Teknologia eta Berrikuntza
Etxe adimendunetarako merkatuko gadget edo gailu onenak
3 minMerkatuan gailu ugari daude etxe adimenduna izateko eta gailu guztiak elkarri konektatuta edukitzeko. Zein aukeratuko ditugu?
Zalantzarik gabe, egundokoa da autokarabanan bidaiatzea. Tankera horretako ibilgailuen alokairua gehien handitu duten estatuko lau hirien artean, Bilbo ageri da lehenbiziko postuan. Bazenekien hori? Halako ibilgailuak ugaritzen ari direnez, gero eta gailu edo gadget elektroniko gehiago ditugu, landa-bizimodua errazteko. Izan ere, askok eta askok igarotzen dituzte oporrak karabanan edo furgonetan.
Furgonetazale bati galdetuz gero zergatik gustatzen zaion horrenbeste etxea bizkarrean hartuta bidaiatzea, hitz egingo dizu askatasunaz, inprobisazioaz eta bere kasa mugitu ahal izateaz. Bestela esanda, deskonexioaz. Deskonektatzeko konektatzea
Baina kezkarik gabe deskonektatu ahal izateko, bidaia errazten diguten osagarri teknologiko edo gadget asko ditugu. Guuk-en gailu teknologiko horietako batzuk hautatu dizkizugu, zure bidaiari are etekin handiagoa ateratzeko.
Eguraldi ona ate-joka dugu, eta teknologia-garaia da zoriontsu eta eroso bidaiatzeko. Igo, bagoaz eta!
Energia autonomia da. Zeure kabuz ibili nahi baduzu, entxufe bat non topatuko duzun arduratu gabe edo motorra martxan jarri beharrik gabe, eguzki-panel bat instala dezakezu. Eguzki-plakei esker, beharrezko zaizun energia-ekarpen gehigarria izango duzu, modu garbian eta eskuragarrian. Izan ere, halako ekintza jasangarriak primerakoak dira energia eta dirua aurrezteko.
Askotariko eguzki-panelak daude. Furgoneta edo karabana batean, aukeran dituzu tolesgarriak (erosoena) edo zurrunak. Egin kontu 180 W-eko eguzki-panel batekin eta 90 edo 100 Ah-ko bateria batekin eroso asko igaro dezakezula asteburu bat, telebista, ur beroa eta beste osagarri elektroniko batzuk erabiliz. Guuk-en, gomendatzen dizugu tailer profesional batera joatea aholku-eske; haiek esango dizute potentzia handiagoko edo txikiagoko bateriak behar dituzun edo panel gehiago instalatzea komeni den.
Furgonetan bidaiatzen dugunean, argia bihurtzen da ondasun preziatuenetako bat. Etxearen kanpoaldean edo barruan, primeran etor dakiguke argi-iturri gehigarri bat izatea, asko moduzko estualdietatik libratzeko.
Edonon baliatu daiteke argiztapen-mota hori, apropos eginiko kanpinerako eguzki-lanpara edo -linternei esker. Lanparak eta eguzki-linternak gailu eskuragarriak eta beharrezkoak dira gure landa-abenturarako.
Autokarabana eta furgonetetako korronte-inbertsoreen helburua da bateria osagarriek ematen duten 12 V-ko korronte zuzeneko tentsioa 220 V-ko korronte alterno bihurtzea, nahi den magnitudearekin eta maiztasunarekin. Hori horrela, mota guztietako gailu elektrikoak konektatu ahalko ditugu.
Hasteko eta behin, zure beharretara ondoen egokitzen den korronte-inbertitzailearen ezaugarriak zehazteko, zer entxufatuko duzun jakin behar duzu: zenbat eta potentzia handiagoa, orduan eta handiagoa izango da inbertsio ekonomikoa ere. Eramangarria? Tableta? Txigorgailua? Korronte-inbertsore bat erosi aurretik, komeni da aztertzea zer gailu erabili nahi ditugun eguneroko martxan.
Onar dezagun. Ez da berriketa ohiko neurriak gainditzen dituen karabana edo furgoneta bat gidatzea. Ibilgailu moderno askok atzera jotzeko kamera-sistemak badituzte ere, eguneratu dezakezu zure furgoneta edo karabana haririk gabeko gailuokin ere.
Zure behar espezifikoak ulertzea da modurik onenetako bat furgonetetarako edo karabanetarako atzerakako kamerak identifikatzeko. Ondoren, erreparatu zer marka ospetsuk eskaintzen dituzten zure eskakizunak betetzen dituzten produktuak. Gaur egun, aukera nahiko ekonomikoak ditugu, gidatze-esperientzia nabarmen hobetu dezaketenak.
Eta, jakina, furgonetan zer suma gauden tarteetarako edo hurrengo eguneko ibilbidea antolatzeko, ezin falta Internet konexioa. Iraunkortasunik gabeko mugikor-tarifarik onena baino ez duzu behar!
Eta zuk? Antolatu dituzu oporrak? Kontatu zer gailuk errazten dizuten bizimodua landan barrena egiten dituzun bidaietan.