Orain, Guuk-en, giga gehiago emango dizkizugu prezio berean
15 Septiembre 2022 11:49
Guuk-ek beti eskaini nahi izan dizu zerbitzurik onena eta teknologiarik onena prezio egokian. Horregatik erabaki dugu giga-kopurua igotzea prezioa igo gabe.
Zuntzeko, mugikorreko eta TBko eskaintzak
Imajinatzen duzu dena hilean 48 €-ren truke izatea? Zuntza, finkoa, mugikorra eta TBa dituen tarifarik merkeena eskura dago jada Guuk-en. 600 Mb-erainoko zuntz optikoa izango duzu etxean Interneteko konexiorik onena izateko, baita datu mugikorretako 20 GB eta dei mugagabeak dituen telefono finkoa ere. Gainera, telesailik eta filmik onenak ikusi ahal izango dituzu Agile TVn.
Mugikor-linea gehigarriak
Zu eta zure etxekoak Guuk-ekoak izatea nahi dugu. Horregatik, tarifa hau kontratatuz gero, 5 linea gehigarri gehitu ahal izango dituzu nahi duzunarentzat eta preziorik onenetan. Linea gehigarri batean 7 GB eduki ahal izango dituzu hilean 5 € bakarrik ordainduta, edo, nahiago baduzu, 20 GB hilean 7 € ordainduta. Azken prezioak izango dituzu, betirako eta igoerarik gabe. Gure hitza duzu.
Azkenik, esan nahi dizugu hau ere izango duzula, hautatzen duzun mugikor-tarifa hautatzen duzula:
Roaminga doan Europar Batasunean.
Abiadura motelduko zaizu daturik gabe geratzen bazara, konexiorik gabe inoiz gera ez zaitezen.
SIM unibertsala DOAN bidaliko dizugu.
Iraunkortasunik ez
Zuntzeko eta mugikorreko tarifak: zure gigak areagotuko ditugu
Guuk-en, igotzekotan, igo egiten dugu. Horregatik, tarifetan giga-kopurua igotzea erabaki genuenean, bagenekien benetako igoera izan behar zuela, hitzekoak baikara.
Izan ere, guretzat, zu beti zara lehena. Horregatik, gauzak erraztu nahi dizkizugu, edozein tokitatik konekta zaitezen. Beraz, orain, Zuntzeko eta Mugikorreko tarifaren zure linea nagusiak, 15 GB izan beharrean, 20 GB izango ditu, eta 60 GB-koak, berriz, 70 GB izango ditu.
Linea gehigarriak izanez gero, 15GBko linea gehigarriak 20 GB izango ditu eta 60 GBkoak 70 GB izango ditut.
Datu gehiago izango dituzu zuk ezer egin beharrik gabe. Eta hori guztia, prezioa igo gabe. Izan ere, Guuk-en, prezioak betirako dira.
600 Mb eta 20 GB + dei mugagabeak dituen tarifa
Hau bai igoera, eta ez Gorbeiakoa. Izan ere, zuntza+mugikorra barne hartzen dituen tarifan, zuntzaren abiadura bera mantenduko dugu, eta, gainera, 15 GB eskaini beharrean, 20 GB eskainiko ditugu.
600 Mb eta 70 GB + dei mugagabeak dituen tarifa
Gigaz enpo egingo duzu; izan ere, zuntza+mugikorra barne hartzen dituen tarifan, zuntzaren abiadura bera mantenduko dugu, eta, gainera, 60 GB eskaini beharrean, 70 GB eskainiko ditugu.
Mugikorra bakarrik hartzen duen tarifa
Nahiago duzu mugikorra bakarrik hartzen duen tarifa bat? Ez kezkatu, hemen ere badugu eta zer eskainia. Linea mugikorra bakarrik nahi dutenentzako gure tarifak. Eta kito.
7 GB + dei mugagabeak dituen mugikor-tarifa
Mugikorra bakarrik hartzen duen tarifarik merkeena. Datu mugikorren 7 GB izango dituzu hilean 7 € bakarrik ordainduta. Eta amaitzen bazaizkizu, abiadura murriztuan nabigatzen jarraitu ahal izango duzu, kostu gehigarririk gabe, edo datuetarako aparteko bonu bat aktibatu.
20 GB + dei mugagabeak dituen mugikor-tarifa
20 GB-ko Internet mugikorra eta dei mugagabeak, bai beste telefono mugikor batzuetara, bai telefono finkoetara.
70 GB + dei mugagabeak dituen mugikor-tarifa
Ez duzu izango gigak beste Youtubeko eta Spotifyko ordu. Izan ere, tarifa honekin 70 GB izango dituzu, eta, gainera, nahi adina dei egin ahal izango dituzu mugikorretara eta zenbaki finkoetara, eta hori guztia zentimo bat gehiago ere ordaindu gabe. Ez igoerarik, ez letra txikirik, eta giga asssssko.
Kontratatu Guuk
Eta, gainera, oraindik Guuk-ekoa ez bazara, gogoratu prezio horiek igoerarik gabe lor ditzakezula. Betirako. Guuk-ekin, zure telefono-zenbakiak inolako kosturik gabe eta iraunkortasunik gabe eduki ahal izango dituzu. Gure hitza duzu. Gozatu zuntz, mugikor, telebista eta linea gehigarrien tarifarik onenaz familia osoarentzat.
Kontratatu gure webgunean edo 1490 zenbakira deituz.Jarraitu dezagun konektatuta!
NFTak (non fungible tokens) fitxategi digitalen jabetza intelektuala zehazten duten aktibo digital bakar eta ez-trukagarriak dira, eta sarritan bloke-kate teknologiarekin erlazionatzen dira. Zertarako balio dute?n
El phising es uno de los fraudes más habituales hoy en día y consiste en tratar de conseguir datos personales para delitos de suplantación de identidad en internet.
Orain, urtea hasi eta dena asmo berriak ditugunez, etxetik kirola egiteko aplikazio batzuk dakarzkizugu. Aplikazio horiek zure Smart TVra konektatu edo zuzenean zure mugikorrean edo tabletan deskargatu ditzakezu.