Euskal Hiria
San Saturnino 2024: Iruñeko zaindaria ospatzen
3 minBizi ezazu festa honen izpiritu aparta Iruñeko alde zaharrean: prozesioak, dantzak eta baita Gabonetako argiak pizteko ekitaldia ere.
Contenido
Azken urteotan ikusi dugu Halloweeneko ospakizunak ospea irabazi duela, bai telesail eta filmengatik, bai noizbait kuadrillarekin festa batera joateko mozorrotu garelako. Euskadin, ordea, badugu ospakizun askoz ere zaharrago bat: Gau Beltza edo Arimen Gaua, Halloween baino lehenagoko jaia Euskadin
Gau Beltza Euskadiko jai tradizional bat da, landa-eremuekin eta udazkenarekin oso lotua. Gau horretan ere beldurrezko istorioak edo espirituei buruzkoak kontatzen dira, eta kalabazak jartzen dira aurpegi irribarretsuak eginda, eta etxeak, baserriak eta bideak kandelekin argitu. Haurrak eta gazteak mozorrotu egiten dira, eta bihurrikeria batzuk egiten dituzte helduak izutzeko.
Gainera, Gau Beltzean ohikoa da sua egitea auzoetan eta plazetan, maite ditugun pertsonen espirituak etxera bideratzeko eta espiritu gaiztoak uxatzeko. Familiak elkartu egiten dira, gaztainak eta egunotan ohikoak diren beste fruitu batzuk jateko. Izan ere, Euskadin badakigu zerbait janez ospatzeari buruz.
Gau Beltza edo Arimen Gaua aspalditik ospatzen da Euskadin, eta lotura estua du gure herriekin. Gau Beltza herri zelta batzuen eskutik iritsi zen Euskadira. Hasieran Araba aldean kokatu ziren, eta gero Gipuzkoa eta Bizkaiko eskualde garaietan, harik eta erromatarrak iritsi ziren arte.
Halloweenen uste zuten espirituak lurrean ibiltzen zirela beste mundura bidean; Gau Beltzean, berriz, uztaren amaiera ospatzen zuten, hots, urte-bukaera.
Herri bakoitzak bere erara ospatzen zuen. Horregatik, Guuk-en herrialdez herrialde errepasatu ditugu Euskadiko Gau Beltzeko tradizioak.
Herri askotan urtero ospatu izan dute Gau Beltza. Beste batzuetan, berriz, azken urteotan sortu dituzte euskal tradizio horrekin lotutako festak eta jarduerak, familiarekin edo lagun artean gozatzeko. Izan ere, zerbaitek lotzekotan, ospakizunek lotzen gaituzte.
Gau berezi horren ospakizuna desberdina da herri bakoitzean, baina Euskadi osoan badira oraindik ospakizun ikusgarri horretaz gozatzeko lekuak. Hori bai, herriaren edo euskalkiaren arabera, izendapen bat edo beste du: Arimen Gaua, Gau Baltza, Gau Beltza.
Egia esan, ez du axola Euskadiko zein puntutan zauden, Santu Guztien Egunaren bezpera ospatzeko tradizioak bizirik dirau gure herri eta auzo askotan. Gure arbasoek bezala ospa dezakezu leku askotan. Hona hemen haietako batzuk.
Bizkaian, ohikoa da jai horretaz gozatzea Bermeon, Urdaibaiko Erreserban edo Berrizen, Durangaldean, non urtero ikusiko baitituzu piztutako kalabazak elizan.
Bizkaian Gau Beltza ospatzen duten beste herri batzuk bisitatzeko gomendatzen dizugu, hala nola Ondarroa edo Lekeitio, non urtero desfile bat egiten baitute Talaixako Mamuaren elezaharra gogoratzeko. Kontatzen dutenez, atean kalabaza bat piztuta ez zeukaten etxeetan atea jotzen zuen espiritu hark.
Orozkon, esate baterako, diotenez, jai horren inguruan sortzen zen beldurrak ez zuen zerikusi handirik hildakoekin edo espirituekin. Orozkoko Gau Beltzean sorginak eta akelarreak ziren nagusi, eta, horregatik, ohiturak agintzen zuen sua piztu eta emankortasunaren omenezko dantzak dantzatzea.
Gipuzkoan ere ospatzen da Gau Beltza, eta, Bizkaian bezala, han ere ikusi ahal izango dituzu kalabaza tradizionalak etxe, baserri eta bideak apaintzen. Han, Gaztainerre jaia egiten da, adibidez, Arrasaten, Eibarren edo Soraluzen; alegia, gaztaina erreak dastatzen diren askari bat.
Baina ospakizun hori ez da Gipuzkoako barnealdeko herrietan bakarrik egiten. Kostako herrietan ere, hala nola Mutrikun, Xesteroren kanta entzuten da: “Xestero kontra, animen alde”. Baina nor zen Xestero? Argitu gabeko misterioa da oraindik ere.
Bizkaian eta Gipuzkoan bezala, Arabako herriak ere kalabaza edo arbi argiztatu tradizionalez betetzen ziren, baina herrialde horretan askoz ere ohikoagoa zen erremolatxak eta patatak erabiltzea. Aramaion, esate baterako, Gaba Baltza deitzen diote jaiari, eta kalejirekin ospatzen dute, kaleak eta auzoak kalabazekin eta kandelekin apaintzen dituzten bitartean.
Teoria asko daude linterna bitxi horiek bideetan zergatik jartzen ziren azaltzeko. Hala ere, arrazoi hedatuena zera da: arrosarioaren ondoren etxera itzultzen ziren emakume eta haurrak izutzea zutela helburu.
Euskadin, herriak eta basoak oso lotuta daude mitologiarekin eta herri-ohiturekin. Txoko eta paisaiek oraindik bizirik dirauten kondairak eta istorioak gordetzen dituzte, hala nola Basajaun, Mari jainkosa edo Tartalo.
Xarma berezia dute herriek eta paisaiek Euskadin, eta filmetako agertokitarako hautatu dituzte batzuk, eta misterio, drama edo komedia ikusgarriak sortu dituzte.
Dibertsioz, mozorroz eta tradizioz betetako gau bat bizi nahi baduzu, zoaz aipatutako herrietakoren batera kuadrillarekin. Agian, zure beldurretako bat sutan erre ahal izango duzu, urte osoan ahazteko, tradizioak agintzen duen bezala.
Guuk-ek Gau Beltzean eta urte osoan lagunduko dizu, zure unerik gogokoenez konexiorik onenarekin eta betirako prezioekin goza dezazun. Saririk eta ziririk gabe. Gure hitza duzu.