Euskadi Bono Denda 2023: establezimenduak, deskontuak eta zalantzak
04 Abril 2023 12:00
Eusko Jaurlaritzak erabaki du 2023an ere laguntzen jarraitzea Euskadiko autonomoei, ETEei eta mikroenpresei. Nola? Bada, Euskadi Bono Denda deskontu-programa arrakastatsuaren bidez, deskontuak gaituko dira Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako tokiko negozioetan kontsumitzean.
Ez baduzu arrastorik ere zertaz ari garen, geratu hemen. Guuk-en azalduko dizugu nola eman dezakezun izena ekimen horretan, zer egun izango dituzun aurten, eta zer urratsi jarraitu erosterakoan bonuak eskatzeko.
Zer da Euskadi Bono Denda
Esan dugun bezala, Euskadi Bono Denda programa Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren ekimen bat da, eta toki-merkataritza indartzea du helburu.
Hori lortzeko, deskontuak ematen ditu tokiko negozioetan eginiko erosketetan, ETEek, autonomoek eta mikroenpresek ematen baitiete indarra gure auzoei. Beti-betiko arrandegiak, txikitatik ezagutzen duzun harategia edo txikiteoan ibiltzeko betiko tabernak izango dira ekimen honen onuradun nagusiak.
Garrantzitsua ❗: 2022ko Eguberrietako Bonu Denda kanpainak 30 milioi euro baino gehiago mobilizatu zituen tokiko salmentetan.
Eusko Jaurlaritza pandemiaren urtean hasi zen ideia hori bultzatzen tokian tokiko negozioak babesteko, eta, harrezkero, beste hirutan errepikatu du, inflazioarekin ez ezik udako etaGabonetako erosketa-kanpainekin pentsaturik.
Ideia bat izan dezazun, 2022ko urte amaieran izan zen azken edizioan, Euskadi Bono Dendaren kanpainak ia milioi erdi bonu izan zituen; hau da, 10,3 milioi euroko balioa. Erabateko arrakasta! Honela geratu zen lurralde historikoen araberako banaketa.
EUSKADI BONO DENDA: 2022KO ABENDUKO EMAITZAK
LURRALDE HISTORIKOA
BONUAK
Bizkaia
257.000
Gipuzkoa
145.000
Araba
79.000
Nola funtzionatzen du Euskadi Bono Dendak?
Euskadi Bono Denda programa ez dago enpresa guztietarako pentsatua, eta erosleek ere mugatuta dauzkate deskontuak. Jaurlaritzak argitaratzen ditu edizio bakoitzerako oinarriak, eta han zehazten da nola funtzionatzen duten laguntzek, bai saltzaileentzat, bai kontsumitzaileentzat.
Funtzionamendua nahiko sinplea da. Parte hartu nahi duten negozioek izena eman behar dute, oinarrietako baldintzak betetzen badituzte. Jaurlaritzak zehazten duen aldian, Euskadin bizi diren 16 urtetik gorako guztiek 50 euroko 5 bonu izango dituzte establezimenduotan gastatzeko.
Baina kontuz, bonuak ez dira eramaten etxetik. Erosterakoan bertan eskatu behar dira, betiere gutxienez 30 euro kontsumitzen badira. Bonu bat, bi edo guztiak gasta ditzakezu, izan erosketa bakar batean, izan batean baino gehiagotan. Negozio horretan edo beste batzuetan.
Bonu horiek, normalean, edizio bakoitzean zehazten diren bi daten artean balio dute. Kanpaina amaitu ondoren, kontsumitu ez direnak desagertu egiten dira, eta ez da erreklamatzeko edo trukatzeko eskubiderik. Hori bai, ordura arte beste laguntza eta ekimen batzuekin metatu daitezke.
Hoy comienza la primera parte de los EUSKADI BONO DENDA!
➡️ Por cada 30€ de compra descuento de 10€.
➡️ 5 bonos máximo por persona y por ticket de compra.
➡️ PERIODO DE BONOS
✅ 27-10 AL 5-12 (2021)
✅ 10-1 AL 31-3 (2022)
Euskadi Bono Dendan izena eman duten establezimenduak
Bonuak zein lokal eta saltokitan kontsumi daitezkeen jakiteko, nahikoa da programaren atari ofizialean kontsultatzea. Eusko Jaurlaritzak oraingoz ez du argitaratu Euskadi Bono Denda 2023 edizioa, baina, egiten duenean, argitaratuko du izena eman dutenen zerrenda.
Izen-emateekin gertatzen den bezala, gerta liteke Euskadi Bono Dendaren baldintzak aldatzea edizio batetik bestera. Nolanahi ere, Jaurlaritzak beti argitaratzen ditu ekimenaren legezko xehetasun guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta ez dira gehiegi aldatzen. Hauek dira:
Egoitza Euskadin izatea
Jarduera ekonomikoen gaineko zergan (JEZ) alta emanda egotea, epigrafe hauetako batean:
Euskadi Bono Dendan izena eman dezaketen negozioak
JEZ EPIGRAFEA
JARDUERA
644.3
Gozogintzako, opilgintzako eta konfitegintzako ekoizkinen txikizkako merkataritza.
644.4
Izozkien txikizkako merkataritza.
644.5
Bonboien eta karameluen txikizkako merkataritza.
645
Mota guztietako ardoen eta edarien txikizkako merkataritza.
651
Ehungintza-gaien, jantzigintza-gaien, oinetakoen, larruen eta larrugintza-gaien txikizkako merkataritza.
652.2
Drogeriako, lurringintzako eta kosmetikako produktuen, garbiketako gaien, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako beste ekoizkin batzuen eta kimikako ekoizkinen txikizkako merkataritza.
652.3
Lurringintzako eta kosmetikako ekoizkinen eta norbere higienerako eta garbiketarako gaien txikizkako merkataritza.
652.4
Belar-dendetako landareen eta belarren txikizkako merkataritza.
653
Etxeko ekipamenduen eta eraikuntzarako gaien txikizkako merkataritza.
654.2
Lehorreko ibilgailuentzako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza.
654.5
Mota guztietako makineriaren txikizkako merkataritza (etxeko aparatuak, bulegokoak, medikuntzakoak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak izan ezik).
654.6
Mota orotako ibilgailuetarako pneumatikoen, banden edo aire-ganberen txikizkako merkataritza.
656
Altzarien, jantzien, etxean erabiltzeko jantzi eta tresna arrunten eta antzeko ondasunen txikizkako merkataritza.
657
Musika-tresnen eta haien osagarrien txikizkako merkataritza.
659
Txikizkako bestelako merkataritza.
662
Txikizkako merkataritza mistoa edo integratua.
971
Garbitegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak.
972
Ile-apaindegiak eta edertasun-apaindegiak.
973.1
Argazkigintza-zerbitzuak.
975
Markogintza-zerbitzuak.
50 langile baino gutxiagoko ETE bat izatea, eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 10 milioi eurotik beherakoa izatea.
Gehienez ere 10 laguneko mikroenpresa bat izatea, eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi eurotik beherakoa izatea.
Ez edukitzea zorrik ez Ogasunarekin, ez Gizarte Segurantzarekin.
Programarekin bat egiteko beharrezkoa den erantzukizunpeko adierazpenean ezarritako baldintzak betetzea.
Horretaz guztiaz gainera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak noiznahi eskatu ahal izango du Euskadi Bono Dendaren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen edozein agiri.
Nola eman izena Euskadi Bono Dendan
Oso erraza da. Programan aurreikusitako baldintzak betetzen badituzu, nahikoa da inprimaki bat betetzea (euskaraz eta gaztelaniaz). Helbide hauetan topatu ahal izango duzu, hurrengo 2023ko edizioan izena emateko epea irekitzen dutenean:
Izena ematean, erantzukizunpeko adierazpen bat onartuko duzu, mota horretako laguntza publikoetan ohikoak diren epigrafeekin. Inprimakiarekin batera, agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzu:
Identifikazio fiskaleko zenbakia. (NANa autonomoen kasuan eta IFKa pertsona juridikoen kasuan).
Jarduera ekonomikoen gaineko zergan izandako alten eta bajen historia-ziurtagiria.
Establezimenduaren argazkia.
Banku-kontuaren ziurtagiria.
Une horretatik aurrera, Euskadiko Merkataritza Ganberek gehienez 5 egun balioduneko epea izango dute aurkeztutako guztia egiaztatzeko eta baldintzak betetzen dituzula baieztatzeko. Ondoren, onartutakoak egoitza ofizialeko iragarki-taula elektronikoan argitaratuko dituzte.
Era berean, informazio pertsonala emango dizute (onartuta zauden ala ez, eta zenbat bonu dituzun zure negozioan). Zeren arabera zehazten da hori? Euskadi Bono Dendaren edizio bakoitzean, lurralde historiko bakoitzeko biztanleen arabera egiten da bonu-banaketa.
Bono Dendako saltokien zerrendan sartzean, zenbait baliabide jasoko dituzu automatikoki, lortutako deskontu-bonuak zure bezeroen artean sustatzen eta banatzen laguntzeko:
Programan parte hartuko duzula adierazten duten bi kartel.
Deskontu-bonuak agortu direla dioen kartel bat.
Aurtengo edizioan zehaztu beharreko beste baliabide batzuk, programa sustatzen laguntzeko.
Nola trukatu Euskadi Bono Denda programako deskontuak
Bezeroa bazara, programan izena emandako negozioetako batera hurbildu, erosketa egin eta une horretan adierazi behar duzu deskontu-bonu bat edo batzuk trukatu nahi dituzula.
Enpresa bat bazara, ordea, oso kontuan izan beharko duzu Euskadi Bono Dendaren webgune ofiziala. Han, erabiltzaile-izena eta pasahitza izango dituzu, esleituta dauzkazun bonu guztiak eskuratzeko eta kudeatzeko.
Bonu bakoitza zure establezimenduarekin lotutako zenbaki espezifiko batekin ikusiko duzu, bai eta kanpaina hasi zenetik erabili dituzun guztiak eta emateko geratzen zaizkizun guztiak ere.
Hala ere, garrantzitsuena da saltzeko unean bertan formalizatu beharko duzula plataforman kontsumitzen duzun bonu bakoitza. Nola? Markatuta eta bezeroaren NANa ageri duen erosketa-txartela aurkeztuta. Ondo gorde beharko dituzu horren kopia eta bonuaren zenbakia.
Euskadi Bono Denda 2023: noiz hasten da?
Eusko Jaurlaritzak oraindik ez du argitaratu noiz hasiko den Euskadi Bono Dendaren aurtengo edizioa, baina 2023ko udarako prest egotea espero da, iazko bide beretik. Argitaratzen dutenean, zehaztutako daten arabera hartuko du indarra hemen azaldu dugun guztiak.
Bien bitartean, udal batzuk dagoeneko hasi dira 2023rako beren programak argitaratzen. Guuk-ek zera gomendatzen dizu, Googlen "2023 Bonu Denda" bilatzea, zure udalerriaren izena alboan idatzita. Oinarriak argitaratuta badaude, hantxe ikusiko dituzu.
Esan beharrik ere ez dago zer-nolako ikusmina piztu duten Euskadi Bono Dendaren 2023ko edizioko datek. Babestu egin behar da gure auzoei forma ematen dien tokiko merkataritza, eta hauxe da horretarako modurik onena.
Sartu gure webgunean, eskuratu merezi duzun tarifa mugikorra, eta gozatu Guuk-en konexioaz, aurtengo deskontu-bonu berriez gozatzen lehena izateko. Ondoan izango gaituzu Guuk Negozioak-eko kideok.
Tresna digitalak lanaren antolamendu-eredu tradizionalen alternatiba erabilgarri, eraginkor eta ekologiko gisa sortu dira. Tresna ugari daude, doakoak edo ordainduak, beharrezko izapideak errazteko; baina, maiz denbora asko kentzen diete enpresa txikiei eta ekintzaileei
Euskadin jaiotako telebista- eta zinema-izarren ibilbideen errepaso bat egingo dugu, eta, besteak beste, hizpide izango ditugu Marta Etura, Yon González edo Jon Kortajarena.
Gernikatik Getxora (Bilbotik gertu) joango gara, eta, handik, Bermeora eta Lekeitiora jarraituko dugu kostaldean zehar, Euskadiko zenbait txoko zoragarri ikusteko.