icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

2023 urteko jaiegunak Nafarroan: zubiak eta lan egutegi osoa

18 Enero 2023 09:09

Dagoeneko badakigu zein den 2023rako Nafarroako lan-egutegia, eta aurreratu dezakegu jaiegunak ondo egokitzen direla asteburu luzeez eta atseden-zubi handiez gozatzeko. Aurrea hartu nahi baduzu eta oporrak eta zubiak planifikatzen hasi, kontsultatu zure udalerriko jaiegun guztiak. Horregatik, Nafarroan urteko jaiegun guztiak eta lan egun egutegi osoa azaltzen dizkizuegu.

Gainera, aurten, nafarrek bost zubi izango dituzte, eta bost egun jarraian Aste Santuan, beren ihesaldiak antolatzeko.

2023ko Nafarroako jaiegunak

Nafarroako lan-egutegian hamahiru jaiegun aurreikusten dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean jasoak. Horiei beste egun bat gehitu behar zaie, tokikoa:

Urtarrilaren 6a (Ostirala) – Errege Eguna

Apirilaren 6a - Osteguna Santua

Apirilaren 7a - Ostirala Santua

Apirilaren 10a - Pazko Astelehena

Maiatzaren 1a (Astelehena) - Langileen Eguna

Uztailaren 25a (Asteartea) - Santiago eguna

Abuztuaren 15a (Astearte) – Ama Birjinaren Jasokundea

Urriaren 12a (Osteguna) - Hispanitatearen eguna

Azaroaren 1a (Asteazkena) - Domu Santu eguna

Abenduaren 4a (Astelehena)- Nafarroaren Eguna (abenduaren 3a) astelehenera aldatuko da.

Abenduaren 6a (Asteazkena)- Konstituzioaren eguna

Abenduaren 8a (Ostirala)– Sortzez Garbiaren eguna

Abenduaren 25a (Astelehena) - Eguberri eguna

Nafarroaren eta Euskararen eguna

Nafarroaren eguna, San Frantzisko Xabierkoaren eguna ere badena, abenduaren 3an ospatzen da, baina aurten igandea da, eta astelehena izango da jaieguna, abenduaren 4a. Gainera, aste horretan bertan, beste bi jaiegun ere izango dira (abenduaren 6an eta 8an). Beraz, aukera ugari izango dira abenduan Gabonak baino lehen atsedenaldi bat hartu nahi dutenentzat.

Era berean, abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen da (Euskararen Nazioarteko Eguna), eta, hain zuzen, egun horretan amaitzen da Euskaraldia, EAEn, Nafarroan eta Iparraldean euskararen erabilera sustatzeko ariketa sozial masiboa.

Festivos blog cuerpo 4000X2000 2 (1)

Zer zubi izango dira Nafarroan 2023an?

Aurten, iaz bezala, nafarrek bost eguneko zubia egin ahal izango dute Aste Santuan, Ostegun eta Ostiral Santua (apirilaren 6a eta 7a) eta Pazko Astelehena (apirilaren 10a) elkartuta.

Gainera, nafarrek asteburu luzeagoak izango dituzte batzuk, asteburuaren aurreko edo ondoko jaiak aprobetxatuta. Halakoak izango dira maiatzaren 1a eta abenduaren 4a eta 8a.

Ezin dugu ahaztu, halaber, egun solteak hartuz asteburu batzuk luzatzeko aukera. Horixe gertatzen da, adibidez, uztailaren 25ean edo abuztuaren 15ean; izan ere, asteartea dira biak, eta, beraz, lau eguneko asteburu luzea osatzeko aukera ematen dute. Kontu bera gertatzen da urriaren 12arekin, osteguna baita aurten.

Abenduaren 4an, 6an eta 8an, 9 eguneko makrozubi handia osa daiteke, opor-egun batzuk hartuta. Aukera ederra da abenduko lehen hamabostaldian ihesalditxo bat egiteko.

Jaiegunak Nafarroako udalerrien arabera

Nafarroa osorako 13 jaiegunei udal edo kontzeju bakoitzak izendatutakoa gehitu behar zaie.

Iruñean, azaroaren 29a, asteazkena, jaieguna izango da, San Saturnino zaindariaren omenez.
San Fermin nazioarteko festa ospetsua, berriz, —uztailaren 7an hasten da— ez da jaieguntzat hartzen. Hori bai, iruñearrek aste oso batez jai izango dute beren hirian. Laneguna izaten da berez, nahiz eta askok gorriz markatua izan egutegian.

Festivos blog cuerpo 4000X2000 1.2

Nafarroako gainerako herriek ere beren jaiegunak dituzte. Tuteran, adibidez, uztailaren 26a izango da jaieguna, Santa Anaren omenez. Eguesibarko Udalak San Fermin eguna ospatzen du, uztailaren 7an. Eta Barañainek, berriz, abenduaren 26a, San Esteban.

2023ko Nafarroako jaiegunak noiz diren badakizunez, has zaitezke oporrak antolatzen. Hala ere, gogoratu atseden on bat hartzeko ez dagoela oso urrun joan beharrik; hona hemen Nafarroan ibilbideak egiteko bostaplikazio, Nafarroako paraje ikusgarrienez eta haietako pagadi eta hariztiez gozatzeko.

Guuk-ek konexiorik onena eskaintzen dizu Nafarroan, bai landa-eremuetan bai eta hiriguneetan ere. Onlineko edukiez goza dezazun eta jaiegun hauetako ihesaldiak edo bidaiak planifikatu ahal izan ditzazun.

Erlazionatutako berriak