Euskal Hiria
Cabalgata de reyes en Donostia: horario y recorrido
3 minLa llegada de Sus Majestades los Reyes Magos a la ciudad de Donostia a través del Monte Igueldo en funicular es algo icónico y precioso de ver.
Umeak irrikaz egoten dira ekialdeko Errege Magoak eta haien desfileak ikusteko, haiek agurtzeko, eta, nola ez, haien opariak jasotzeko. Hona hemen Bilboko 2024ko errege-desfileari buruzko xehetasunak: eguna, ibilbidea eta ordutegia.
Horretaz gain, Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek Bilboko udaletxean egingo duten harrerari buruzko informazioa emango dizugu, eta azalduko dizugu zer egin behar duzun ekitaldi berezi horretarako sarrerak eskuratzeko.
Has gaitezen Erregeen harrerarekin. Aurten, aurreko urteetan ez bezala, goizez egingo da (10etatik 14etara, gutxi gorabehera). Kontuan izan!
Nahi duzu zure umeek Meltxor, Gaspar eta Baltasar ezagutzea? Gutunak prestatzeko unea da! 2024ko urtarrilaren 5eko goizean (ostirala) egongo dira Bilboko udaletxean.
Aurten, desfilearen aurretik egingo da harrera, urtarrilaren 5ean. Baina, esan bezala, goizez egingo da. Ordutegiaren berri bere webgunean emango du udalak.
Harreran parte hartu nahi baduzu, sarrerak eskuratu beharko dituzu. Hilaren 3an, asteazkena, jarriko dituzte eskuragarri udalaren webgunean.
Irrikaz gaude Errege Magoak beren karroza ikusgarrietan ikusteko Bilbon. Eta haiekin batera, nola ez, laguntzaileak, goxokiak banatuz, gutunak jasoz eta ibilbidea musikaz, argiz eta kolorez betez. Plan ezin hobea da.
Aterkia erabiltzen duzu inork baino goxoki gehiago lortzeko? Toki jakin bat daukazu gogoan desfilea ikusteko? Poltsa bat daramazu inork baino goxoki gehiago biltzeko? Hala bada, apuntatu Bilboko 2024ko errege-desfilearen ordutegia.
Ibilbide hau egingo du desfileak, baina kontuan izan bai ordutegia eta bai ibilbidea behin-behinekoak direla, eta litekeena dela aldatzea.
Hantxe amaituko da 10 karrozak eta 400 lagunek (aktore, dantzari eta figurante) osatutako desfile ikusgarria. Inork huts egin nahi ez duen ikuskizuna.
Iaz, zirkoaren mundua izan zen gai nagusia; 10 karrozak eta 6 kale-animaziok magiaz, musikaz eta kolorez bete zituzten Bilboko kaleak.
Aurten seguru dakiguna hauxe da: Bilboko 2024ko errege-desfilean ez dira faltako antzinako suhiltzaileen kamioi tradizionala, errege-postariak eta erregeen karrozak gidatzen dituen ekialdeko izar handia.
Urtero bezala, Meltxor harrizko gaztelu batean iritsiko da; Gaspar, hondarrezko gaztelu asiar batean; eta, Baltasar, zurezko gaztelu afrikar batean. Eta, urtero bezala, ikusgarria izango da.
Txintxo portatu bazara, seguru jasoko dituzula eskatutako opari guztiak. Gure tarifetako gigak adina opari izatea opa dizugu!