Euskal Hiria
Zer gaztelu eta gotorleku bisitatu Nafarroan. Ezagutu politenak!
5 minEzagutu Nafarroan ikusi beharreko gaztelu eta jauregi ederrenak. Nafarroako gazteluen historia eta haien bitxikeriak. Ezagutu Guuk-ekin!
Nafarroako Aste Santua berezi egiten duten ikuskizunetako batzuk Tuterako Aingeruaren Jaitsiera, Corellako eta Iruñeko prozesioak, Andosillako Pasio Biziduna eta Luzaideko Bolantak dira.
Eskualde eder honetan kultura, tradizioa eta erlijioa nahasten dira, katolikoentzat garrantzi handikoak diren egun horiek igarotzeko leku atseginak bilatzen dituzten horien gozamenerako. Beraz, aurten, sartu zure ibilbidean Nafarroako Aste Santuko prozesio bereziak.
Ezagunagoa den arren beste Autonomia Erkidego batzuetako Aste Santua, horiek bezain ikusgarria da Nafarroakoa, bertakoen historia, balioak eta ospakizunak batzen dituzten tradizio handiak baititu.
Pazko Igandea, goizeko bederatziak aldera, Foruen Plaza. Imajina ezazu: aingeruz jantzitako haur bat soka batetik zintzilik, plazan zehar eramaten dute Ama Birjinaren irudia dagoen tokiraino, zeinak belo beltz bat daraman Jesukristoren heriotzaren dolu-sinbolo gisa.
Aingerutxoak, Ama Birjinarengana iristen denean, belo hori kentzen dio, Kristoren Berpizkundeagatik alaitasuna sinbolizatuz, eta esaten dio: “Poztu zaitez, Maria, zure Semea berpiztu baita”.
Izan ere, erlijioaz haragokoa da ikuskizuna. Aingeruaren Jaitsiera nortasun kulturalaren parte da Tuteran. Hain da garrantzitsua, non Interes Turistiko Nazionaleko Festa izendatu baitute, eta ondorioz, bisitari asko erakartzen ditu.
Merkatu hebrearra Andosillan ospatzen da, Aste Santuko ospakizunen barruan. Jesusen garaiko giroa eta bizitza birsortzen ditu merkatuak, eta esperientzia kultural eta erlijioso paregabea eskaintzen die bisitariei.
Merkatu-egunean, artisau produktuak, elikagaiak eta beste produktu tipiko batzuk saltzen dituzten postuekin betetzen dira kaleak, eta, bitartean, aktoreek, antzinako Jerusalemgo eguneroko eszenak irudikatzen dituzte. Aldi berean, Pasio Biziduna ospatzen da, tradizio "berria" baina denok gurtzen duguna.
Lehenengo antzezpena 1991n izan zen, eta ordutik, Pasio Biziduna ekitaldi enblematiko bihurtu da tokiko komunitatearentzat eta bisitarientzat. Jantziak eta interpretazioak gero eta autentikoagoak eta hunkigarriagoak dira; beraz, aurten etortzea gomendatzen dizugu.
Andosillako herritarrek pasio handiz parte hartzen dute, Bibliako pertsonaiak antzeztuz eta Kristoren bizitzako azken uneak gogora ekarriz: Pontzio Pilatoren aurrean izandako epaiketatik, gurutziltzatu eta hilobiratu zuten arte.
Iruñeko Aste Santuko ekitaldi nagusia da Jaunaren Pasioaren Ermandadeak antolatutako prozesioa, hainbat mendetako historia duena. Hausnarketa eta debozio erlijioso sakoneko unea da.
Ostiral Santuan, 19:30ean, Alde Zaharreko Dormitaleria kaleko Ermandadearen egoitzatik abiatzen da prozesioa. Ibilbidea kale enblematikoetatik doa, hala nola Xabier Jaitsiera, Konpainia eta Kuria, Andre Mariaren Jasokundearen katedraleraino.
Kristoren Pasioaren hainbat une irudikatzen dituzten hamabi urratsek osatzen dute prozesioa: Jesus Jerusalemen Sartzen, Azken Afaria, Baratzeko Otoitza, Atxiloketa, Zigorraldia, Ecce homo, Gurutzea Bizkarrean, Jesusen Erorketa, Kristo Altxatua, Gurutzetik Jaistea eta Hilobi Santua.
Urrats horiek laguntzen, soldadu erromatarrek, gala-jantzidun zaindariek, hebrear herriak eta mozorroek parte hartzen dute. Andre Maria Doloretakoa da irudirik nabarmenena, hunkigarria baita bere Semeagatik duen minaren adierazpena.
Dantza hauek adierazpen kultural paregabea dira, gure herriko tradizio zahar eta koloretsuenetako bat. Bolanten historiak inauterietan du jatorria, eta eboluzionatu egin du denborarekin. Musika eta dantza dira ikuskizun horretako protagonista nagusiak.
Pizkunde Pazko egunean, dantzariak bazkaltzeko elkartzen dira, eta, ondoren, Santiago plazan eta Karrikaburu etxearen aurrean dantzatzen dute. Haurrak, gazteak edo helduak izan daitezke Bolantak, eta desfilean eta dantzetan parte hartzen dute, kaleak kolorez eta bizipozez betez.
Jantzi zuriak, txapel gorriak, kaskabiloak eta jauzien erritmoan mugitzen diren koloretako zintak soinean, Bolantek herriko plaza eta frontoia betetzen dituzte energiaz eta alaitasunez. Dantza ugari egiten dituzte: Antrexantak, Jauziak, Makilarienak, Dantza-Luzia, Kontra-dantzak.
Prozesio berdingabea eta originala da. 1710. urtekoa da, Karidadeko Kofradia edo Ermandadea sortu zenekoa.
Hala ere, tradizioa are zaharragoa dela uste da. Ordutik, Aste Santuko ospakizunen ekitaldi nagusia izan da; barrokoaren esentziari eusten dio, eta herritar askok hartzen du parte.
Gaur egun, prozesioak Corellako hirigune historikoko kale estuak zeharkatzen ditu, Arrosarioko Andre Mariaren elizatik abiatuta. Desfilean, 1.000 pertsona baino gehiagok parte hartzen dute, eta prozesio-pausoak daude, baita pertsonaia biblikoen antzezpenak eta Kristoren Pasioaren eszenak ere. Ekitaldia are hunkigarriagoa egiten dute publikoaren solemnitateaketa isiltasunak.
Interes turistikoko prozesio izendatu zuten 1967an, Espainiako 50 prozesio-desfilerik tipiko eta bereizgarrienetakoa izateagatik. Aitortza horrek prozesioaren originaltasuna eta kalitate artistikoa nabarmentzen ditu.
Uste denez, jai honek XIII. edo XIV. mendeetan du jatorria, baina hari buruz dagoen lehen dokumentazioa 1732. urtekoa da. Mende luzez, Bolatinak eboluzionatu egin du, baina beti mantendu du esentzia erlijiosoa eta herrikoia.
Larunbat Santuan izaten da zeremonia, Foruen Plazan. Egurrezko panpina artikulatu bat muntatzen da, Bolatin izenekoa, eta urteko gertaera garrantzitsuren bati erreferentzia egiten dioten arropekin janzten dute.
Petardo-puru bat jartzen diote ahoan, eta, piztean, eusten dion tornua biraka hasten da. Hala, panpina bueltaka hasi eta arropak askatzen zaizkio, eta Kristori egindako traizioagatik Judas Iskarioteren heriotza desesperatua sinbolizatzen du.
Tuterako Bolatina eskualde eta estatu mailako Interes Turistikoko Festa izendatu dute.
Dudarik gabe, planak sobera izango dituzu Nafarroako Aste Santuan, Guuk-en tarifekin izango dituzun gigak bezainbeste. Orain, nahiago duzuna aukeratzea baino ez zaizu geratzen, eta gure tradizioez ahalik eta gehien gozatzea.