icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

2023-2024 ikasturteko Nafarroako eskola-egutegia: data ofizialak

14 Septiembre 2023 12:00

Aurten ere amaitu dira oporrak, hondartza-egunak eta mugikorrarekin argazki mundialak egiteko ilunabar ederrak. Bueltan da iraila, eta, beraz, baita 2023-2024 ikasturtea ere. Une gogorra denez, komeni da lehenbailehen onartzea eta planak antolatzen hastea.

Izan ere, aurten ere badira, noski, eskolarik gabeko egunak, jaiegunak eta egun berezi batzuk, guztiak ere atseden hartzeko aukera emango dizutenak. Lehenik eta behin, eskolarako liburuak eta gainerako materiala erostea gomendatzen dizugu. Hobe garaiz aritzea gero itota ibiltzea baino.

Bitartean, hemen uzten dizugu 2023-2024ko eskola-egutegia, Nafarroako Gobernuak ofizialki onartutako eskola-egun guztiekin. Aldaketarik baldin badago, zure ikastetxeak jakinaraziko dizu ziur asko. Kontuan hartu!

Calendario escolar 2023 24 Navarra

2023-2024 ikasturteko Nafarroako eskola-egutegia

Zer? Eskolan hasteko gogoz? Bada, jakin ezazu dagoeneko badakigula ofizialki zein diren 2023-2024 ikasturteko Nafarroako eskola-egunak. Eta "ikasturtea" diogunean, eskolarik egon ez arren irakasleek lan egiten duten egunei buruz ari gara.

  • 2023-2024ko ikasturtea Nafarroan: 2023ko irailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era (oporrak eta jaiegunak kenduta)

Zure edo zure seme-alaben eskola-egunak zein diren jakin nahi baduzu, hezkuntza-ziklo bakoitzari erreparatu beharko diozu, aldeak baitaude. Ez dira asko, hala ere, eta praktika-asteei edo ikasgelaz kanpoko beste jarduera batzuei dagozkie gehienetan. Gogoan hartu!

2023-24 IKASTURTEKO NAFARROAKO EGUTEGIA

HEZKUNTZA-ZIKLOA

IKASTURTEAREN HASIERA

IKASTURTEAREN AMAIERA

Haur Hezkuntza

2023ko irailak 7-11

2024ko ekainak 19-21

Lehen Hezkuntza

2023ko irailak 7-11

2024ko ekainak 19-21

DBH

2023ko irailak 7

2024ko ekainak 19

Batxilergoko 1. maila

2023ko irailak 7

2024ko ekainak 19

Batxilergoko 2. maila

2023ko irailak 7

2024ko maiatzak 20

LH

2023ko irailak 7

2024ko ekainak 19

Hizkuntza-eskola ofizialak (HEO)

2023ko irailak 20

2024ko maiatzak 21

Arte Plastikoa eta Diseinuko irakaskuntza profesionala

2023ko irailak 7

2024ko ekainak 19

Orain arteko guztiaz gainera, bada ezaugarri berezi bat egutegi honetan: abenduaren 22a eta martxoaren 27a goizez baino ez dira izango eskola-egunak. Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitartera aplikatuko da.

2023-2024 ikasturteko oporrak Nafarroan

Nafarroako eskolarik gabeko egunak ikasturte guztietako ikasleei aplikatuko zaizkie, eta Nafarroako Gobernuaren legezko dokumentuetan jasota daude. Beraz, ohi bezala, atseden-tartea izango duzu urte bukaeran, ekainetik aurrera eta Aste Santuan (martxoaren eta apirilaren artean).

2023-2024KO ESKOLA-OPORRAK NAFARROAN

ALDIA

HASIERA

AMAIERA

Aste Santua

2024ko martxoak 28

2024ko apirilak 1

Uda

Ikasturteko azken eguna
(ikusi lehenengo taula)

2024-2025 ikasturteko
lehen eguna

Gabonak

2023ko abenduak 23

2024ko urtarrilak 7

2023-2024 ikasturteko jaiegunak Nafarroan

Eta zer gertatzen da gainerako jaiegunekin? Jakingo duzunez, autonomia-erkidegoek jaiegunen bat edo beste aldatzen dute urtero egutegian, baina jaiegun-kopuru berari eutsiz betiere. Hauek dira Nafarroan lanegun izango ez diren aurtengo eta 2024ko egunak.

2023-2024 IKASTURTEKO JAIEGUNAK NAFARROAN

JAIEGUNA

DATA

Hispanitatearen Eguna

2023ko urriak 12

Domu Santu eguna

2023ko azaroak 1

Haur Hezkuntzako, Lehen hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta
Hezkuntza Bereziko zaindariaren jaia

2023ko azaroak 27

San Saturnino
(Iruñean bakarrik)

2023Ko azaroak 29

San Frantzisko Xabierkoa

2023ko abenduak 4

Konstituzioaren Eguna.

2023ko abenduak 6

Sortzez Garbiaren eguna

2023ko abenduak 8

Eguberri eguna

2023ko abenduak 25

Urteberri eguna

2024ko urtarrilak 1

Errege eguna

2024ko urtarrilak 6

DBHko eta Batxilergoko zaindariaren jaia

2024ko urtarrilak 29

Ostegun Santua

2024ko martxoak 28

Ostiral Santua

2024ko martxoak 29

Pazko Astelehena

2024ko apirilak 1

Langileen eguna

2024ko maiatzak 1

Hemen azaldutakoaz gain, kontuan hartu zure ikastetxeak bidaltzen dizkizun jakinarazpenak, ikastetxe bakoitzak tartea baitu eskolarik gabeko beste egun batzuk ezartzeko ikasturtean zehar. Ikasten hasteko prest? Bada, eskuratu Guuk-en nabigazio-abiadura, eta atera bikain! 💯.

Erlazionatutako berriak