Euskal Hiria
Sopuerta: zer ikusi Euskadiko herri historiko honetan
4 minHerri txiki honek gure historiaren zati handi bat gordetzen du, eta gainera, gastronomia ona, monumentuak eta gertuko plan erakargarriak ere baditu.
Zatoz Antoñanara eta ezagutu herria, haren historia, interesguneak eta xarma berezi hori ematen dion guztia. Arabako Mendialdean dago kale harresituez, monumentuez eta interes historikoko erakusketez gozatzeko aukera emango dizun herri hau. Jarduera interesgarri ugari dituzu egiteko.
Ibili hirigune historikoan zehar eta bisitatu eraikin harrigarrienak, eman paseo bat Aguake ur-jauzira edo bisitatu "El Trenico" trenaren interpretazio-zentroa. Gozatu herriko jaiez eta udaberriko azokaz. Horrekin guztiarekin, erraz ulertuko duzu Antoñana zergatik den Euskadiko Monumentu Nazionala.
Euskal Herriko herri asko, jende gehienarentzat ezagunak izan ez arren, historia handikoak dira, eta batzuek monumentu bikainak dituzte. Bisitatzea merezi duen ezkutuko altxorrak dira.
1182an sortu zuen Antoñana Nafarroako Antso Jakituna erregeak, baina historiaurretik bizi izan ziren han ganadua hazten zuten nomadak. Erdi Aroan, Nafarroako eta Gaztelako erreinuek gatazkak izan zituzten herriaz jabetzeko, kokapen estrategikoa baitzuen.
Erdi Aroko egitura mantentzen da herriaren zati handi batean, eta horrexegatik esaten da Arabako eta Euskadiko herri politenetariko bat dela.
Antoñanako herrigune historikoa 3 kale nagusik eta haiek lotzen dituzten kantoiek osatzen dute. Pasabide txiki eta estuek xarma handia ematen diete herriguneari.
Garai batean Antoñana babesteko elementu izan ziren harresi guztiak etxeak eraikitzeko hesi arrunt gisa erabili zituzten, eta kale estuz eta harresi zaharrez eratutako paisaia ederra ikus dezakegu gaur egun.
Herrigune historikorako hegoaldeko sarbidean dago gaur egun mantentzen den Erdi Aroko ate bakarra, eta ezin duzu huts egin.
Antoñanako antzinako eliza gotortuaren gainean egin zen. XVIII. mendean eraiki zen San Bizente martiria ohoratzeko, eta harresien barrualdean dago, hiribildurako sarrera zaharretako baten ondoan.
Garai batean gotorleku izan zenez, toki estrategikoan dago, eta Antoñanako ia puntu guztietatik ikus daiteke.
Antoñanak iraganean izan zuen garrantziaren berri ematen duten eraikin historiko eta armarri ugari daude herrigunean. Harrizko eta zurezko egitura ugari ikusiko dituzu han, xarma handiko txokoetan guztiak ere.
Etxe ikusgarri guztien artetik, Hurtado Mendozatarren dorretxea eta Elorzatarren jauregi-etxea nabarmentzen dira.
Herri txikitxoa da Antoñana, baina harrituta utziko zaituzten txoko paregabe asko ditu: bake handia eta lurrarekiko konexioa ekarriko dizkizute.
Hirigunearen kanpoaldean, Aguake ur-jauzirako bidean, Landako Andre Mariaren baseliza ikusiko duzu. 1951n eraiki zen tenplu honek XIII. mendeko jatorrizko baselizaren hondarrak ditu.
Antoñanako kaleetan eta plazetan zehar paseatzen baduzu, Xabier Santxitena artista nafarraren 2 obra ikusiko dituzu. Euskal mitologiako pertsonaiei buruzkoak dira biak. Lehena, Iditu, Antoñanako osasun-zentroaren ondoan dago eta, bigarrena, Lamia , ur-tangatik latsarrira bitartean.
Aguake ur-jauzia da Antoñanako eta inguruetako toki erakargarrienetariko bat. Paseo bat emanez hara joatea eta paisaia naturalaz gozatzea plan bikaina da, haurrekin edo haurrik gabe egiteko. Arabako Mendialdeko baso eta ibaietan zehar iritsiko zara Aguake ur-jauzira.
Izkiko Parke Naturalean dago Antoñana. Aberastasun natural handiko parkea da; gustura emango duzu paseo bat hango mendi, ibai eta basoetan zehar. Arabako Mendialdeko txoko idilikoren bat aurkituko duzu, dudarik gabe.
Antoñanako garai bateko kartzela bisitatzeko aukera izango duzu; harresiaren azpialdean dago. Objektu etnografikoak daude gaur egun XVII. mendeko espazio txiki horretan. Antoñanako historiaren balio izugarriaren berri ematea da erakusketa-areto eta museo txikien helburua
Monumentuak eta historia ezagutu ondoren, beste plan ugari ere egin ditzakegu Antoñanan, eguneroko zaratak alde batera utzi eta gure buruarekin eta inguruan ditugunekin konektatu ahal izateko.
Paseo lasai bat eman dezakezu Ega ibaiaren erriberan: paisaia naturalaz gozatzeaz gainera, Antoñana kanpoaldetik ikusi ahal izango duzu. Eta hori gutxi ez eta, harresia ikusteko punturik onenetako bat da.
Ega ibaiaren ezkerraldean dago Antoñana hiribildua, gure probintzian monumentu nazional gisa katalogatutako toki bakarretariko bat.
Antoñanako harresietatik kanpo dago zentroa, Gasteiz eta Lizarra lotzen dituen errepidea (A-132) gurutzatuta. Oinezkoentzako bi pasabide daude, bata errepidearen azpitik eta bestea gainetik. Objektu-bilduma txiki bat dago interpretazio-zentroan, hiru bagoitan banatua.
Lehenbizikoan, Arabako Mendialdeko turismo-bulegoa dago, eta Vasco-Navarro trenari lotutako objektuak erakusten dira besteetan. Lizarra, Gasteiz eta Bergara lotu zituen tren hark 1927 eta 1967 urteen artean.
Vasco-Navarro trenak garai batean egiten zuen ibilbidea (“El Trenico” ere esaten zitzaion) Vasco-Navarro Bide Berdea da gaur egun. Primerako ibilbidea da Antoñana ingurua bizikletaz edo oinez ezagutzeko.
Ignazio Loiolakoak 1522an Azpeititik Manresara egin zuen bidaia egin dezakezu zuk ere. 5. etapa (Alda-Santikurutze Kanpezu) igarotzen da Antoñanatik Ibilbide zoragarri honek jende asko erakartzen du Euskadiko eremu honetara.
San Mateo inguruan dira Antoñana jaiak, irailaren 21etik gertuen dagoen asteburuan. Era guztietako jarduerak izaten dira; besteak beste, kontzertuak, bazkariak, DJak eta karta-jokoen txapelketak.
Bingoan ere aritu zaitezke, bermut bat edan dezakezu, banana-lasterketan parte hartu, dantzaldira joan... Haurrentzako lantegiak, igandeko meza santua eta askoz gehiago ere badituzu. Aukera baduzu, zatoz zerbait hartzera.
Udaberriko azoka edo Eztiaren Eguna ere antolatzen da urtero Antoñanan, maiatzean. Arabako Mendialdean dauden erlauntz ugarietan eta Antoñanako erlezaintza-zentroan jasotzen eta dastatzen den kalitatezko eztia sustatzeko egiten da.
Eztiaren zale amorratua bazara, ez huts egin ekitaldia, inguruan ekoizten den eztia oso ezaguna baita.
Antoñana Gasteiztik 34 km ingurura dago. Autoz joan nahi baduzu, A-132 errepidea hartu beharko duzu, eta ordu-erdian iritsiko zara, gutxi gorabehera. Garraiobide publikoa ere erabil daiteke: Alava Bus autobusa har dezakezu, Gasteizko geltokian. Joanaldia 2-8 euro dira eta bidaia hiru ordu-laurden ingurukoa da.
Autoz joan zaitezke Bilbotik Antoñanara: AP-68 errepidea hartu beharko duzu lehenik eta, gero, A-68 eta A-2128 errepideak. Ordubete eta 20 minutu dira, gutxi gorabehera.
Garraiobide publikoa hautatzen baduzu, La Union autobus bat hartu beharko duzu Intermodalean (San Mames ondoan); Gasteizko geltokian jaitsi, eta Alava Bus autobus bat hartu beharko duzu. 2 ordu izango dira gutxi gorabehera (gehi bi autobusen arteko 15 minutu), eta 6-16 euroko kostua du.
Donostiatik Antoñanara autoz joan nahi baduzu, AP-1 errepidea hartu beharko duzu lehenengo eta, gero, A-1 errepidea; azkenik, A-132rako irteera hartu beharko duzu. Ordubete eta 40 minutu dira, gutxi gorabehera.
Garraiobide publikoa nahiago baduzu, Gasteizera joan beharko duzu lehenengo Lurraldebus Transportes Pesa SA autobus batean. Bidaiak 2 ordu eta 40 minutu irauten du eta 10-20 euroko kostua du.
Iruñetik Antoñanara autoz joateko, Donejakue bideko autobia (A-12) erabil dezakezu. Ordubeteko bidaia da.
Garraiobide publikoz joateko, antzeko bi aukera dituzu. Kontua da Gasteizera iristea, dagoeneko adierazi dugun autobusa hartzeko. Gasteiza joateko, La Burundesa SA edo La Estellesa SA autobus bat har dezakezu.Trenez (Renfe) ere joan zaitezke.
Gasteiza doan La Burundesa SA-ko autobusa hartzea eta handik Antoñanara doana hartzea gomendatzen dizugu, gutxienazkarrago iritsiko baitzara. 2 ordu eta 45 minutu beharko dituzu, gutxi gorabehera. Bidaiak 8-17 euro balio du.
Zure bisita are erosoagoa izan dadin, Guuk-en tarifak erabil ditzakezu. Hala, konexio bizkorra eta fidagarria izango duzu, ez dezazun huts egin herri atsegin honek eskaintzen dizunetik ezer. Guuk-ekin, denbora errealean partekatu ahal izango dituzu zure esperientziak eta topera gozatuko dituzu une guztiak. Ez huts egin!💚