Nafarroan gure kultura propioa dugu; batzuetan, gertuko lurraldeetako —adibidez, Euskadiko— kulturaren antzekoa da. Beste eremu batzuetan, Huesca eta Zaragoza probintziek, Errioxa erkidegoak eta Frantziak inguratzen dute. 948 aurrezenbakia gure lurraldearekin harremanetan jartzeko modu bat da.
Nafarroaren alderdi nabarmenena da probintzia bakarra izatea, eta haren izena ere Nafarroa da. Bestalde, ez du biztanle askorik (700.000 pertsonatik behera), baina 948 aurrezenbakiak dei-kopuru esanguratsua jasotzen du. Batez ere, kontuan hartuta telefono-kode horrek Nafarroako biztanleekin eta enpresekin harremanetan jartzeko balio duela.
Kontuan hartu beharreko alderdia da, halaber, 948 aurrezenbakia duten telefono-zenbakietako asko Iruñean daudela; hau da, hiriburuan. Nafarroan beste 271 udalerri daude, eta bisitatzeko moduko toki ugari.
Besteak beste, Zugarramurdiko leizeak, Irunberriko natura-erreserba, Leireko monasterioa eta Iruñea bera; hiriburuan ospatzen dira, hain zuzen, mundu osoan ezagunak diren sanferminak.
Zer kostu du Guuk-ekin 948 aurrezenbakira deitzeak?
Guuk-en xedea da gure bezeroen komunikazioak arinak eta irisgarriak izatea 948ra deitzen duten pertsona guztientzat. Horregatik, telefono-kode horrekin harremanetan jartzeak ez du kosturik.
Hau da, hiru zenbaki horiek markatu, eta Nafarroako bizilagun bati edo hango enpresa batera deitu dezakegu, gure hileko fakturan kostu gehigarririk gabe.
Zer udalerritakoa da 948 aurrezenbakia?
Azalera handiko erkidegoa da Nafarroa, eta udalerri ugari ditu. Testuinguru horrekin, komunikazioak oso garrantzitsuak dira, eta nafarrek konfiantzazko aurrezenbaki bat behar dute nahi duten etxe eta negozioetara deitzeko.
Horregatik, Nafarroako 270 hirigune eta gehiagotan eta, noski, Iruñean, dago 948 aurrezenbakia.