icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

944 aurrezenbakia: nongoa da? Norena da?

19 Febrero 2024 15:43

Kantabriarekin, Palentziarekin eta Euskadiko beste bi probintziekin egiten du muga Bizkaiak. Nortasun handiko lurraldea da, interes handiko tokiak baititu, hala nola Bilbo: mendien handitasuna eta arte modernoa eta gaur egungoa bateratzen dituen hiri hori erreferentea da Euskadi guztian.

Gaur egun, Bizkaian milioi bat pertsona baino gehiago bizi dira, eta haiekin harremanetan jartzeko modu fidagarri eta eraginkorrenetako bat 944 aurrezenbakia da. Gainera, probintzia horretako partikularrekin harremanetan jartzeko ez ezik, hango enpresekin harremanetan jartzeko ere balio du telefono-kode honek.

Ez dugu ahaztu behar enpresa-jarduerak garrantzi handia duela Euskadin. Beraz, 944 eta bertako gainerako aurrizkiak maiztasun handiz markatzen dira. Gainera, enpresa turistikoekin harremanetan jartzeko erabil dezakegu, Bilboko xehetasun guztiak erakuts diezazkiguten, edota Gaztelugatxeko Doniene, Bermeo, Unescok Biosfera Erreserba izendatutako Urdaibai eta beste zenbait toki interesgarriren berri eman diezaguten. Gogoan izan behar dugu, halaber, izen handiko unibertsitateak eta kirol-klubak ere badaudela Bizkaian.

Zer kostu du Guuk-ekin 944 aurrezenbakira deitzeak?

944 aurrezenbakira deitu nahi badugu, kontaktu horrek ez digu gasturik eragingo Guuk-ekin, eta alderdi pozgarria da hori. Euskadiko toki guztien artean konexio onenak eman nahi ditu operadoreak, eta ez dugu dirua arazo izaterik nahi. Horregatik, nahikoa da hileko kuota ordaintzearekin.

Lasai markatu dezakegu aurrezenbaki hori eta Bizkaiko partikular edo enpresa batekin hitz egin, ez baitugu aparteko euro bakar bat ere ordaindu beharko.

Zer udalerritakoa da 944 aurrezenbakia?

aur egun Bizkaian113 udalerri daude eta, 944 aurrezenbakia markatuta, haietara guztietara deitu dezakegu. Hiru zenbaki horiekin, komunikazio fidagarria izan dezakegu Bizkaiko edozein partikular eta enpresarekin.

Gainera, gure telefonoko pantailan zenbaki hori ikusten badugu, hango dei bat jasotzen ari garela jakingo dugu. Bizkaiak eta beste probintzia batzuek aurrezenbaki bat baino gehiago dituzte. Hala, toki horiekin izan ditzakegun komunikazio guztien kalitatea bermatzen da.
944 aurrezenbakiarekin eta Guuk-ek ematen dituen baldintzekin, berme guztiekin deitu dezakegu probintzia paregabe honetara.

Erlazionatutako berriak