Euskal Hiria
Zarauzko 2024ko jaiak: estropadak, kontzertuak eta gehiago
2 minJaiak, kulturak eta tradizioak bat egiten dute urtero Zarauzko Aste Nagusian: kontzerturik onenak, ikuskizun piroteknikoa eta askoz gehiago.
Udan festaz festa ibiltzen gara, hori hala da. Nola ez ibili, bada, Euskadiko jaiak izan daitekeen gauzarik onenetako bat badira. Horren adibide dira 2024ko Zarauzko jaiak. Kostaldeko herri lasaia, antzaldaturik, kultura, kontzertuak, estropadak eta dibertsioa biltzen dituen gune ezin biziago bihurtzen da.
Gaueko zerua argitzen duten su artifizialetatik hasi eta kaleak musikaz eta kolorez betetzen dituzten konpartsetaraino, Zarautzen esentzia harrapatzen duen ospakizuna da Aste Nagusia.
Zarauzko Aste Nagusia Ama Birjinaren Jasokundearen omenez ospatzen da. Urteen joan-etorrian, ospakizunak bilakaera bat izan du, eta ekitaldi ugari sartuz joan dira. Haien artean, estropadak dira arrakastatsuenetako batzuk.
Zarautzen, ospakizuna zarauztar-nortasunaren parte da. Urtean zehar, festa eta jaialdi ugari egiten dira, eta leku guztietako bisitariak erakartzen dituzte. Abuztuan ospatzen den Aste Nagusia da ekitaldi garrantzitsuenetako bat: kontzertuak, su artifizialak eta adin guztietarako ekitaldiak izaten dira.
Abuztuaren 14tik 18ra ospatzen dira Zarauzko jaiak, eta kostaldeko hiri xarmagarri hau bizitzaz eta tradizioz betetzen dute.
Ama Birjinaren Jasokundearen omenez, Zarautz agertoki bizi bihurtzen da, eta hainbat ekitaldi eskaintzen ditu: erraldoien eta buruhandien desfileak, kontzertu zirraragarriak, su artifizialen ikuskizunak eta kirol-lehiaketak.
2024ko Zarauzko Aste Nagusiaren alderdirik onenetako bat, zalantzarik gabe, kaleak musikaz, animoz eta alaitasunez betetzen dituzten kontzertuak dira.
Gozatu Joselu Anaiak taldearen euskal musikarekin, Musika plazan, eta egin dantzan La Pegatina taldearen rumba eta skarekin, malekoian.
Bizi ezazu gau animatu bat bertako UT! Taldearekin,, Musika plazan, eta gozatu ETSren rock, ska eta punkaz, malekoian.
Dantzatu Roberto Urrutia eta Amanecer Rancherorekin Musika plazan, eta utzi Mikel Erentxunek bere kantuekin hunki zaitzan, malekoian.
Ez huts egin Izaroren kontzertua, sentsibilitatez eta sakontasunez betetako musika, malekoian.
Hartu parte erromerian, Etxebarria aita-semeekin, Musika plazan, eta amaitu astea Puro Relajorekin malekoian, rantxera eta corridoekin.
Ikusten duzunez, egun hauetan, herriak alaitasunez eta dibertsioz gainezka egiten du, eta bisitari asko erakartzen du horrek. Ez huts egin!
Orain, Zarauzko jaiez bete-betean gozatzeko informazio guztia daukazunez, ezinbestekoa da Interneterako konexio on bat izatea, zure esperientziak maite duzun jendearekin partekatzeko. Eta, horretarako, Guuk duzu aliaturik onena, konexiorik onena izateko.