icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Sopuerta: zer ikusi Euskadiko herri historiko honetan

28 Noviembre 2024 17:56
Sopuerta

Ondo dago Euskadin zehar bidaiatzea gastronomia ona gozatzeko, ipuinetakoak (edo filmetakoak) diruditen paisaiak ikusteko eta naturan deskonektatzeko, baina bikaina da baita ere Sopuerta moduko herrietara txangoa egitea, gure sustraiekin birkonektatzen gaituen Euskadiko herri historikoa.

Historia aberatsa du, meatzaritzari, Erdi Aroari eta erromatarren garaiari lotua. Arkitekturan nabarmen islatzen da, etxe-dorreeetan eta erromatarren galtzadetan, adibidez. Baina badu ondare industrialarekin lotura zuzena ere. Bizitzan gutxienez behin (edo bitan) egin beharreko bidaia da.

Sopuerta

Zer ikusi eta zer egin Sopuertan

Herriaren historia luzeak kale guztiak betetzen ditu eta herriaren muina da, baina, horretaz gainera, Sopuerta paradisua da natura maite dutenentzat, Artzentales haranarekin eta Alen mendiarekin lotzen duten ibilbideak baitaude.

Bertako produktuak dastatzeko leku ezin hobea ere bada; Txurrut bermuta, esaterako. Artikulu honetan, Enkarterriko herri txundigarri honetaz ahalik eta gehien gozatzeko jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu.

Sopuertaren historia eta ondarea

Sopuerta Enkarterrien erdi-erdian dago, eta Erdi Aroko historia eta arkitektura maite dutenentzat altxor benetakoa da. Euskal Herriko txoko pintoresko hau ondare aberatsagatik nabarmentzen da. Bertan, etxe-dorre handiak denboraren zaindari gisa altxatzen dira.

Defentsarako egiturok, hala nola Garai eta La Puenteko dorreak, garai bateko liskarren istorioak kontatzeaz gain, Erdi Aroan Sopuertak izan zuen garrantzi estrategikoa ere islatzen dute, ibai ondoko kokapen pribilegiatuari esker.

Herri honetan ere badira beste harribitxi batzuk; esaterako, San Martin Eliza (balio handiko xehetasun artistiko ugarikoa) eta Pisoraca erromatar galtzada. Azken hori erromatarren garaiaren aztarna bat da, eta udalerria zeharkatzen du, Erdi Aroko Erromatar Zubia gurutzatuta Urrutia dorrera arte.

Baina Erdi Aroko historiaz gainera, meatzaritzarekin duen lotura handia da Sopuertaren ezaugarririk berezkoena.

Kiskaltze-labeak

La Linde auzoan bi kiskaltze-labe daude, XX. mendearen erdialdekoak. Egitura monumental horiek Sopuertako meatzaritzaren iraganaren lekuko dira, eta eskualdeak burdinari esker aurrera egin zuen garaia dakarte gogora

Minerala kiskaltzeko labe ikusgarriak monumentu artistiko izendatuta daude, eta Sopuerta burdin minerala erauzteari esker loratu zen garaiaren oroitzapen bizia dira.

Labe horiek, gainerako meatze instalazioekin batera, lur azpiko aberastasunak eskualdearen zoria markatu zuen aro baten lekuko dira. Iraganak eta naturak bat egiten dute Sopuertan, eta leku ezin hobea da bertako istorioen artean galtzeko, bideetan ibiltzeko eta istorio liluragarriaren beste zatitxo bat ezagutzeko.

Enkarterriko Museoa

Abellanedako Batzar Etxe zaharraren bihotzean, Enkarterriko Museoa eskualde honetako historia eta kultura aberatsaren lekuko bizia da. 1934an sortu eta 1994an berritu zutenetik, historiaurretik hasi eta XIX. mendera arteko ibilbide liluragarria eskaintzen du gune honek, hamar aretotan zehar.

Bilakaera historikoa, etnografia eta ondare artistikoa uztartzen dira eskualdearen iragana agerrarazteko.

Gainera, erakusketez gain, inspirazioa ere eskaintzen du museoak, jarduera pedagogiko eta kulturalei esker. Ezinbesteko geltokia da Sopuertako eta inguruetako testuinguru historikoa ulertu nahi dutenentzat.

San Roke ermita

Sopuertatik ibilaldi bat eginez gero, San Roke ermitako eta bertako zezen-plaza dotoreko inguru bitxia ezagutuko dugu. 1700 inguruan eraiki zuten, eta barroko herrikoiaren adibide bat da, oinplano laukizuzen eta burualde erdizirkularra baititu.

Ondoan, 1692an eraiki eta 1983an berritutako zezen-plazak historiaz beteriko eszenatoki paregabea osatzen du.

Sopuertan egiteko jarduerak eta natura

Kiskaltze-labeen historia ezagutzeaz eta, harrizko kaleetatik, erromatar galtzadatik eta bestelakoetatik buelta bat emateaz gain, mota askotako jarduerak ditu Sopuertak, publiko guztientzat egokiak, txikiak barne.

  • Mendi-ibiliak eta txirrindularitza: Alen mendia eta Burdinmendi bide berdea ezin hobeak dira oinez edo bizikletaz egiteko. Sopuerta inguruan paisaia ikusgarriak goza ditzakezu; Artzentales bailara edo antzinako meatze-tunelak, besteak beste.
  • Sopuerta abentura: abentura parke honek zuhaitzetako ibilbideak eskaintzen ditu, familia eta taldeentzako aproposak. Natura eta adrenalina konbinatzeko aukera dibertigarria.
  • Dastatzeak: ezin duzu alde egin bertako mahatsekin egindako Txurrut bermut ospetsua probatu gabe. Barietate berritzaileak eskaintzen ditu markak, gainera: Txurrut Vintage eta Txurrut Bizkaiko Txakolina

Sopuertatik gertu dauden beste harribitxi batzuk

Sopuerta ikusteko denbora behar da, baina asteburua inguruko toki bereziekin osatu badezakezu, oraindik hobeto. Kontuz, ez baita gutxi. Gazteluetatik hasi eta kobazulo batzuetara.

Muñatoizko gaztelua

XIV. eta XV. mendeetako Erdi Aroko gotorleku ikusgarri hau Salazar familia boteretsuari lotua dago. Bizkaiko erreferente arkitektoniko nabarmenetako bat da. Bisita gidatuek batailen sekretuak, azpijokoak eta garai aztoragarri baten ondarea erakutsiko dizute.

El Pobaleko burdinola

Muskizen dagoen XVI. mendeko burdinola honek euskal industria tradizionalaren bihotzera garamatza. Bisita gidatuak burdinaren artisau-lanaren prozesua erakutsiko dizu, eskualdeko ekonomia historikoan giltzarri izan den bizibidea.

@_viajaenunminuto

Descubre la Ferrería El Pobal en la comarca de %23Muskiz y con ello el pasado preindustrial de %23Bilbao y sus alrededores. Además, conoce Bosque de Bambús escondido, un espacio que te transportará a otro lugar. %23BizkaiaSecreta %23BilbaoSecreto

♬ Juego de tronos (Tema) - Film Symphony Orchestra

Urallaga kobazuloa

Abentura-ukitua bilatzen dutenentzat, inguruko kobazulo hauek esperientzia paregabea eskaintzen dute natura betean, eskualdeko aberastasun kulturala osatzen duten geologian eta paisaian barneratzeko.

Nola iritsi Sopuertara Bilbotik, Donostiatik eta Gasteiztik

Udalerri txiki hau Bizkaiko bihotzean dago, Enkarterrietan, eta, beraz, kontatu dizugun guztiaz gain, paisaia eder ugariz eta gastronomia aberatsaz gozatzeko aukera izango duzu bertan.

Euskadiko hiriburuetatik bertara nola irits zaitezkeen azalduko dizugu hemen, ideiak hartu eta kuadrilla edo familiarekin txango bat prestatzeko oraintxe.

Bilbotik Sopuertara

Desde Bilbao a Sopuerta

Autoz, hartu BI-630 errepidea, 30 minutuko bidea. Garraio publikoan, Bizkaibusek (A3336 eta A3323 lineak) ondo lotzen du Bilbo Sopuertarekin.

Donostiatik Sopuertara

Desde Donostia a Sopuerta

Ordu eta erdi inguru AP-8tik. Garraio publikorako, Euskotren eta Bizkaibus konbinatu behar dira.

Gasteiztik Sopuertara

Vitoria   Gasteiz a Sopuerta

Gasteiztik, AP-68 eta BI-630 errepideetatik joan behar da, eta ordu eta laurden inguru behar da iristeko Euskotreneko trenak eta autobusak ere erabil ditzakezu.

Sopuerta udalerri historiko bat baino askoz gehiago da: Enkarterriren iraganerako eta orainerako atea da. Berdin du erromatar galtzada zeharkatzen duzun, bertako bermuta probatu edo inguruko mendiak esploratzen dituzun, herri honek Euskadiren esentzia irudikatzen du.

Bertako paisaiez gozatzen duzun bitartean konektatuta geratzea erabakitzen baduzu, Guuk-eko tarifak ezin hobeak dira etenik gabeko esperientzia bermatzeko, baita Bizkaiko landa-txokorik urrunenetan ere. Sopuerta zain duzu besoak zabalik!💚

Erlazionatutako berriak