icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Paris 2024 Joko Olinpikoak, esku-eskura

17 Julio 2024 12:35
Blog Guuk

Kirolzale amorratua zara? Bada, gozatu Paris 2024 Joko Olinpikoekin. Urteko kirol-ekitaldi nagusia da; 10.000 atleta baino gehiago lehiatuko dira 50 diziplinatan. Onenetan onenak.

Laster beteko da Paris urrezko dominen bila doazen kirolariz. Berrehun herrialde baino gehiagotako kirolariek hartuko dute parte Batzorde Olinpikoak onartutako 32 kiroletan.

Parisen izango dira aurten, uztailaren 26tik abuztuaren 11ra bitartean. Guztira, 800 eduki-ordu baino gehiago.

Disfruta de los Juegos Olímpicos de París 2024 con Guuk

Paris 2024 Joko Olinpikoak, esku-eskura

Guuk-ekin, oso erraza daukazu, lehiaketa osoa emango baitu Eurosporteko kanalen bidez.

Hain zuzen, zazpi kanal berri sortu ditu Eurosportek nahi duzun kirol guztia ikus dezazun, bakoitza diziplina bati edo diziplina multzo bati eskainia. Hala, errazago bilatuko duzu nahi duzuna.

Horietaz gain, Eurosport 4K kanala ere izango duzu, lehiaketako ekitaldi garrantzitsu guztiei eskainia. Bereizmen ezin hobea izango du (4K) xehetasunik gal ez dezazun.

Eurosport 1 eta Eurosport 2 kanalek ere izango dute beren tokia. Lehenak diziplina klasikoak izango ditu ardatz; bigarrenak, berriz, Espainiako atletei egingo die jarraipena. Hona hemen kanalei buruzko informazio guztia jasotzen duen taula bat.

Eurosporteko kanalak

DIALA

KANALA

KIROLA

80

EUROSPORT 1

Atletismoa, igeriketa, gimnasia eta txirrindularitza

81

EUROSPORT 2

Kirol berriak eta Espainiako atletak

82

EUROSPORT 3

Golfa eta erraketa-kirolak

83

EUROSPORT 4

Kirol artistikoak

84

EUROSPORT 5

Futbola

85

EUROSPORT 6

Saskibaloia

86

EUROSPORT 7

Borroka-kirolak

87

EUROSPORT 8

Eskubaloia

88

EUROSPORT 9

Boleibola

89

EUROSPORT 4K

Hainbat ekitaldi, 4K kalitatean

Nork ikus ditzake Joko Olinpikoak Guuk-ekin?

Eta orain galdera da: nork ikus ditzake Joko Olinpikoak Guuk-ekin? Guuk-en TBko bezero guztiek ikusi ahal izango dituzte, inolako kostu gehigarririk gabe.

Kanal berriak laster izango dira martxan: uztailaren 26tik bertatik hasiko dira irekiera-zeremoniaren eta sugar olinpikoaren ingurukoak kontatzen. Jokoak amaitutakoan, kanal horiek desagertu egingo dira.

Erlazionatutako berriak