Dagoeneko badakigu zein den Nafarroako 2024ko lan-egutegia, eta aurreratu dezakegu jaiegunak egun aproposetan egokitu direla atseden hartzeko zenbait asteburu luze eta zubi ederretan. Aurrea hartu nahi baduzu eta oporrak eta zubiak planifikatzen hasi, kontsultatu zure udalerriko jaiegun guztiak.
Gainera, aurten, nafarrek bost zubi izango dituzte, eta bost egun jarraian Aste Santuan, beren ihesaldiak antolatzeko.
2024ko Nafarroako jaiegunak
Nafarroako lan-egutegian hamahiru jaiegun aurreikusten dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean jasoak. Horiei beste egun bat gehitu behar zaie, tokikoa:
Urtarrilak 1 (astelehena) - Urteberri eguna
Urtarrilak 6 (larunbata) – Errege eguna
Martxoak 28 (osteguna) – Ostegun Santua
Martxoak 29 (ostirala) - Ostiral Santua
Apirilak 1 (astelehena) – Pazko Astelehena
Maiatzak 1 (asteazkena) - Langileen Nazioarteko Eguna
Uztailak 25 (osteguna) – Santiago eguna
Abuztuak 15 (osteguna) – Andre Mariaren Jasokundea
Urriak 12 (larunbata) - Hispanitatearen eguna (Espainiako jaieguna)
Azaroak 1 (ostirala) – Domu Santu Eguna
Abenduak 3 (asteartea) – Nafarroaren Eguna
Abenduak 6 - Konstituzioaren eguna
Abenduak 25 (asteazkena) - Eguberri eguna
Nafarroaren eguna
Nafarroaren egunaSan Frantzisko Xabierkoaren eguna ere bada, eta abenduaren 3an ospatzen da; oraingoan, asteartea da. Gainera, aurten, salbuespen gisa, abenduaren 6a baino ez da izango jaieguna. Abenduaren 8a (Sortzez Garbiaren eguna) igandea izango da, eta jaieguna ez da pasatu hurrengo astelehenera.
Zer zubi izango dira Nafarroan 2024an?
San Frantzisko Xabierkoaren eguna, abenduaren 3a, asteartea izango da; horrek esan nahi du, beraz, zubia egiteko aukera dagoela. Baina badira gehiago. Hauek dira 2024ko zubi nagusiak Nafarroan, kontuak ateratzen has zaitezen:
2024ko Aste Santuko zubia Nafarroan: Aste Santuan jaiegunen bat hartzerik baduzu, ostegunetik astelehenera —martxoaren 28tik apirilaren 1era— dauden jaiegunekin elkartu dezakezu, zubi luzea izateko.
2024ko maiatzeko zubia Nafarroan: Langileen Eguna, maiatzaren 1ean, asteazkena izango da. Maiatzeko zubiaz gozatzeko, bi egun libre hartu beharko dituzu, baina atseden hartzeko aukerak mereziko du ziur asko.
2024ko uztailaren 25eko zubia Nafarroan: Santiago eguna, uztailaren 25ean, osteguna izango da. Komenigarria litzateke lanean lehenbailehen eskatzea, 2024ko zubi tentagarrienetako bat baita, zalantzarik gabe, uda bete-betean.
2024ko abuztuko zubia Nafarroan: hona hemen udako beste zubi bat, hau ere oso erakargarria: abuztuaren 15ean, osteguna. Ostiralean jaieguna hartzerik baduzu, atseden egun batzuk izango dituzu.
2024ko abenduko zubia Nafarroan: ikusi duzunez, Nafarroaren Eguna asteartea da. Astelehena jaieguna hartuta, zubi ederra egin dezakezu. Gainera, abenduaren 6a, Konstituzioaren Eguna, ostirala da. Oso aste interesgarria, beraz, Gabonak baino lehen.
Zubi horietakoren bat egin ezin baduzu, beti geratuko zaizkizu asteburu luzeak, jaiegunak astelehen eta ostiraletan egokitzen direnean. Horrelako hiru daude 2024an: urtarrilaren 1a, astelehena, Urteberri eguna; azaroaren 1a, ostirala, Domu Santu eguna; eta abenduaren 6a, ostirala, Konstituzioaren eguna.
Jaiegunak Nafarroako udalerrien arabera
Nafarroa osorako 13 jaiegunei udal edo kontzeju bakoitzak izendatutakoa gehitu behar zaie.
Iruñean, azaroaren 29a, asteazkena, jaieguna izango da, San Saturnino hiriko zaindariaren omenez.
San Fermin nazioarteko festa ospetsu eta jendetsua, berriz, —uztailaren 7an hasten da— ez da jaieguntzat hartzen. Hori bai, iruindarrek aste oso batez jai izango dute beren hirian. Laneguna izaten da berez, nahiz eta askok gorriz markatua izan egutegian.
Badira orobat jaiegunak dituzten Nafarroako beste herri batzuk ere, hala nola Tutera, Tafalla, Erriberri eta Lizarra.
Tuterako jaiak: Uztailaren 26an, ostirala, Santa Ana eguna, jaieguna da Tuteran. Gainera, horri esker, asteburu luzea osa daiteke, uztailaren 25eko jaiegunarekin batera (osteguna).
Erriberriko jaiak: Oraindik ez dago erabakita zein izango den Erriberriko 2024ko jaieguna. Baliteke 2024an ere abuztuaren 26an izatea, herriko zaindari den Kolerako Ama Birjinaren egunean, nahiz Erriberriko jaiak irailean ospatzen diren, Gurutze Santuaren omenez.
Lizarrako jaiak: litekeena da Lizarrak maiatzaren 25erako finkatzea jaieguna, Puyko Ama Birjinaren egunean, hain zuzen, baina, larunbata denez, denek ez dute hartzen lan egin beharreko jaiegun gisa. Abuztuan ospatzen dira Lizarrako zaindariaren jaiak.
2024ko Nafarroako jaiegunak noiz diren badakizunez, has zaitezke oporrak antolatzen. Baina gogoan izan ez dagoela urrutira joan beharrik ondo merezitako atsedena hartzeko. Horregatik, Nafarroan mendi-ibilbideak egiteko bost aplikazio gomendatzen dizkizugu, gure lurraldeko paraje natural ikusgarrienak eta bertako pagadi eta hariztiak ezagutzeko.
Guuk-en, konexiorik onena eta Nafarroako zuntzeko eta mugikorreko tarifarik onenak eskaintzen dizkizugu, onlineko edukiez goza dezazun etaaukera izan dezazun jaiegunetako ihesaldiak edo bidaiak planifikatzeko.
Burgik, Erronkarik eta Nafarroako Pirinioetako gainerako altxorrek atentzioa ematen dute, bai paisaia ikusgarriengatik, bai baserriengatik, bai gastronomia tradizionalagatik.
Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa ibarrak zeharkatuko ditugu, Iratiko oihanean barrena galduko gara eta Larra-Belaguara edo Abodira eskiatzera igoko gara.
¿Quieres recibir notificaciones con los mejores articulos?