Euskal Hiria
Mungiako jaiak 2024: zer ikusi, zer egin eta kontzertu-zerrenda
5 minAurtengo jaiak txupinazoarekin hasiko dira, eta momentu ikonikoak izango ditugu Manel Fuentesekin edo Zetak taldearekin.
Guztiok dakigu Bizkaian ez dela jairik falta. Izan ere, euskaldunok ondo baino hobeto dakigu tradizioak ospatzen, egokitzen eta geure bihotzean eramaten. Eta horren adibide dira Bermeoko, Mundakako eta Elantxobeko madalenak.
Tradizioaren onena eta festak batzen dituzte. Hiru udalerritan ospatzen dira, baina, zalantzarik gabe, elkartasuna eta senidetasuna nagusitzen dira.
Madalenak ongi pasatzeko eta musikaz eta dantzaz gozatzeko egun bat baino gehiago dira, horrez gainera, hiru herrien arteko senidetasuna ere ospatzen baita.
Beharbada entzuna izango duzu hori, eta ez dakizu nondik datorren. Ez kezkatu, geuk kontatuko dizugu, argi-argi izan dezazun.
Madalen eguna, edo Elantxobeko madalenak, marinel-jai bat da, eta uztailaren 22an egiten da Bermeon, Mundakan eta Elantxoben. Bermeok eta Mundakak Izaro uhartea zela-eta izan zituzten liskarretatik dator jaia.
Kondairak dioenez, liskarrarekin amaitzeko, estropada bat antolatu zen, eta Elantxobe izan zen epailea. Bermeok irabazi zuen eta, ordudanik, uhartea harena da. Horregatik, urtero ekartzen da gogora garaipen hori, uztailaren 22an, Madalena egunez.
Ospakizunen artean, itsas erromeria egiten da Izaro uharterantz, eta Bermeoko Udalak teila bat jaurtitzen du itsasora, jabetza horren sinbolo gisa. Uharteko punturik garaienean, ikurrina eta Bermeoko bandera jartzen dira. Gero, ontziak Elantxoberantz joaten dira; han, alkateak makila ematen dio Bermeoko alkateari.
Jai honen bereizgarria da parte-hartzaile guztiek, agintariek nahiz herritarrek, arropa urdin iluna eta zapia janztea, kostaldeko eskualde honetako itsas gizonen jantzi tipikoa.
Bizkaian, Araban, Gipuzkoan edota Euskaditik kanpo bazaude ere, ezin duzu huts egin jai-giro paregabe hau.
Kondairak itxura ona du, baina, adi, hauetako udalerri bakoitzean antolatzen diren jarduerak are hobeak baitira. Laburpen txiki bat duzu hemen, aukera aprobetxatu eta ongi pasatzera joan zaitezen.
Lehen orduan, zoaz portura eta jan pintxoren bat tabernetako batean, jendearen joan-etorriari begira. Elantxoben tokia hartzeko goiz jaiki direnak, ontzietan azken xehetasunak prestatzen ari direnak eta bidaiarako pintxo-erretiluekin doazen kuadrillak ikusiko dituzu. Ontzirik ez dutenak eta lagunen ontzietan tarterik lortu ez dutenak autobusetan irteten hasiko dira.
Segizioa Bermeotik abiatuko da, musika-bandarekin batera, doinuz alaitzeko ibilbide guztia. Udalaren ontzia, animatu diren beste batzuekin batera, Izarora iritsiko da, eta uhartearen atzealdean jarriko da.
Aldez aurretik, beste txalupa bat joan da, Bermeoko banderak eta ikurrina jartzera. Mugitzen hasten direnean, teila jaurtitzeko unea da, uhartea Bermeorena dela aldarrikatzeko.
Tradizioarekin bete ondoren, ontzi-segizio bereziak Elantxoberako bidea hartuko du, eta, han, zain izango dute alkatea. Ez baduzu ontzian joateko aukerarik izan, une honetan elkartu zaitezke.
Elantxobe txikia da, baina aldapatsua; beraz, igo egin behar da pilotalekura iristeko. Han, dantzariek dantza bat eskainiko diete bermeotarrei, eta, ondoren, mundu guztiak bat egingo du hango giroarekin. Gero, alkateak eta haien gonbidatuak bazkaltzera joango dira.
Eguneko une honetatik aurrera, Elantxoben jai-giroa da nagusi. Ontzian etorri direnek autoz eta autobusez etorri direnekin egingo dute bat. Edan, jan eta dantza egiten da urte guztian bake-bakean bizi den eta Madalena egunean bor-borrean izaten den herri honetan.
Eguerdian, batzuk beren txalupetan ikusiko dituzu bazkaltzen, eta, beste batzuk, portuko horman, ogitarteko batekin. Bero handia badago, igerileku naturalean freskatzea da onena; hala ere, askok nahiago dute portuan bertan bainatu (kontuz ibili lehen orduan eta azken orduan, ontzi-mugimendu handia baitabil).
18:00ak aldera, Bermeoko ontzi ofiziala hurrengo geldiunera abiatuko da: Mundaka. Bermeoko ontzi ugari joango dira harekin batera, baina beste askok Elantxobeko jai-giroan geratzea erabakiko dute.
Elantxobeko ospakizunek gaueko hamarretatik aurrera ere jarraitu dezakete. Hala ere, 20:00ak aldera aterako dira Bermeorako eta Mungiarako lehenbiziko autobusak; izan ere, jaia Bermeon amaituko da.
Mundakan alkatea ere egongo da bermeotarrak hartzeko prest. Bisita laburra izango da. Elantxoben bezala, dantza egingo da herriko plazan. Egun-pasa bazaude han, interesgarria izango da portura joatea, hango giro biziaz gozatzera.
Azkenik, ontziak Bermeora itzuliko dira. Portuan, lehorrean geratu direnek txalo artean jasoko dute segizioa portuan eta parkean zehar. Une polita izaten da zinez, eta aurresku ezagunetako batean parte hartu nahi baduzu, Goiko plazara joan baino ez duzu.
Jendea elkarri eskutik heldu eta musika-bandaren doinuan birak ematen hasten dela ikusten duzunean, sartu zu ere, beldurrik gabe.
Jaia ofizialki portuan amaitzen da. Baina, zorionekoa bazara eta asteburua bada, herriko tabernetan luzatuko da, goizaldeko orduak arte.
Itsasoz, tradizioz eta giro onez inguratutako jai hauek Euskadiko kulturaren eta izaeraren erakusgarri bizia dira. Guukekin, uneetako bakoitza partekatzeko, jaietako egitaraua jarraitzeko eta lagunekin eta senideekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu. Bizi aldi berean tradizioa eta modernotasuna, Guuken konexioari esker!