Euskadiren bihotzean historia, espiritualtasuna eta edertasun arkitektonikoa uztartzen dituen esperientzia bat nahi dutenentzat, aparteko txokoa da Loiolako Santutegia. Nahasian ageri dira natura, eraikin ederrak, bakea eta euskal ondare magikoa. Aho zabalik utziko zaitu.
Urolabailara pintoreskoan dago, Azpeitia eta Azkoitia udalerri xarmagarrien artean. Konplexu ikusgarri hori, erromesaldi-zentro garrantzitsu bat izateaz gainera, Euskadiren sinboloa ere bada, bihotz-bihotzean duguna.
Loiolako Santutegia: Euskadiko txoko magiko bat
Imajina ezazu zeure burua tipi-tapa oinez Jesusen Lagundiaren sortzaile San Ignazio Loiolakoa jaio eta hazi zen leku berean, eta, bien bitartean, bertatik bertara deskubritzea basilika barrokoaren historia aberatsa eta arkitektura-handitasuna, kupula ikusgarri eta guzti.
Gainera, santutegiak zenbait hizkuntzatan eskaintzen ditu bisita gidatuak —euskaraz ere bai—, eta, San Ignazioren bizitzaren xehetasunetan barneratzeaz gainera, esploratu ahalko dituzu Museo Sakratuaren altxorrak ere.
Gogoeta espiritual baten edo bidaia kultural baten bila bazabiltza, edo, besterik gabe, arkitektura historikoa miretsi nahi baduzu, beso zabalik duzu zain Loiolako Santutegia. Zatoz eta bizi esperientzia paregabe hau, Euskadiren tradizio eta espiritualtasun aberatsarekin bat egiteko!
Loiolako Santutegia: historia eta zer ikusi
Loiolako Santutegia Euskal Herriko monumentu-multzo erlijioso ikusgarri bat da, Azpeitiko Loiola auzoan kokatua. Jesusen Lagundiaren (jesuitak) sortzaile Ignazio Loiolakoaren jaiotetxearen inguruan dago eraikita santutegia, Urola ibaiaren ertzean, Azpeitia eta Azkoitia artean.
Santuario de Loyola, esto es tan precioso enclavado en esta encantadora montaña. Disfruto cada momento(País Vazco). pic.twitter.com/QRudx6k3es
Santutegiko basilikaestilo barroko eta churriguereskoaren adibide bikaina da. Kupulak 65 metroko garaiera du kanpoaldetik, eta barrutik, berriz, 50 metrora iristen da, 20 metroko barne-diametroarekin.
Santutegia 1689an hasi ziren eraikitzen; 1738ra arte behar izan zuten eliza eta hego hegala eraikitzeko, eta iparraldeko hegala, berriz, 1760-1767 bitartean amaitu zuten.
Konplexuaren barruan dago Museo Sakratua: liburu eta objektu liturgikoez gainera, hantxe daude San Ignazioren etxeko jatorrizko kaperako aldarea eta alboko ateak ere. Liburutegia, ostatua eta erlijio-zerbitzuak ere baditu.
Santutegia, debozio-leku izateaz gainera, interes kulturaleko tokia ere bada. Kultura-intereseko ondasun izendatu dute, eta euskal ondare eraikiaren parte da. Euskadiko santutegi garrantzitsuenetako bat da, Arantzazukoarekin batera.
— Departamento de Turismo, Comercio y Consumo (@DptoTurComCon) March 10, 2020
Orain, seguruenik bisitan joango zarenez, jakinarazten dizugu badituztela bisita gidatuak ere, Loiolako San Ignazioren bizitzari buruz gehiago jakiteko. Ibilbide horietan, barnetik zein kanpotik erakusten dute Loiolako basilika, baita loiolatarren jaiotetxea ere.
Loiolako Santutegia: bisita gidatuak, sarrerak eta ordutegia
Esan dugun bezala, Loiolako Santutegira sartzeko erreserba egin behar da aurrez, bisitari guztiak eroso egon daitezen, eta, era berean, ordena eta segurtasuna bermatzeko. Horretaz gainera, bertako gidariek informazio guztia emango dizute bisita gidatuetan, eta haiek kontatuko dizkizute San Ignazioren bizitzaren xehetasun eta sekretu guztiak.
Ondo baino hobeto prestatuta joan zaitezen, jarraian emango dizkizugu bisitei, sarrerei eta gainerakoei buruzko xehetasun garrantzitsuenak.
Iraupena: ordubete inguru.
Hizkuntzak: gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, portugesez, italieraz eta alemanez eskaintzen dira bisitak.
Ordutegia: asteartetik igandera, egunean hiru txanda (10:15ean, 12:00etan eta 17:00etan).
Prezioa: sarrera orokorrak 3,50 euro balio du, eta 14 urte arteko haurrek ez dute ordaintzen.
Sarrerak eskuratzeko, Loiolako Santutegiko Turismo Informaziorako Gunearekin jar zaitezke harremanetan. Bisita gidatuak antolatzeaz gain, Loiolako San Ignaziorekin eta santutegiarekin lotutako produktuak saltzen dituzte.
Loiolako Santutegira berez doan sar daiteke, baina bisita gidatua nahi dutenek ordaindu egin beharko dute. Taldeen kasuan, aurrekontu pertsonalizatu bat eskatzea gomendatzen da.
RT BasqueDest: RT donosti_city: Una visita top en nuestra tierra.
Santuario de Loyola en Azpeitia.
azpeitituris UrolaTurismo
JoseMariAzpiazu CaminoIgnaciano LoyolaSantuario
✍️📷🎥📻 Con podcast en RadioViajera entrevista al rector Ignacio Echarte con C… pic.twitter.com/Fjf0A79k82
Taldean bisitatu nahi baduzu, komenigarria da aurrez harremanetan jartzea aurrekontu pertsonalizatua jasotzeko eta tokirik baduten ziurtatzeko.
Nola iritsi Loiolako Santutegira Bilbotik, Gasteiztik eta Donostiatik
Dagoeneko ikasi dituzu paraje horri buruzko historia eta inguruabarrak, badakizu zer ikusi, eta kontatu dizugu sarrerak nola eskuratu. Orain, Loiolako Santutegira nola iritsi jakitea besterik ez zaizu falta, Euskadiren bihotzean historiaz beterik dagoen leku enblematiko horretara iristeko.
Jarraian, Bilbotik, Gasteiztik eta Donostiatik nola iritsi azalduko dizugu, autoz zein garraio publikoa erabiliz.
Bilbotik Loiolako Santutegira
Autoz: Hartu AP-8 autobidea eta segi aurrera harik eta GI-2634 errepidera ematen duen irteerara arte; errepide horretan aurrera joanda iritsiko zara santutegira. Kontuan izan bidesaria ordaindu behar dela.
Garraio publikoan Ez dago ibilbide zuzenik. Lehenik, Pesa enpresako autobus bat hartu behar duzu Eibarra; gero, Lurraldebusen UK05 linea Azpeitirantz, eta Loiolan geratu.
Gasteiztik Loiolako Santutegira
Autoz: Joan iparralderantz E-05 errepidean barrena, harik eta AP-1 edo A-1 autobideekin bat egin arte. Ondoren, hartu AP-8 autobidea Donostiarantz eta jarraitu Azpeitirako seinaleei.
Garraio publikoan Trena har dezakezu Zumarragaraino eta, ondoren, Lurraldebusen UK06 autobusa Zumaiarantz.
Donostiatik Loiolako Santutegira
Autoz: Bidaiak 45 minutu inguru irauten du, AP-8 autobidetik eta GI-631 errepidetik.
Garraio publikoan Lurraldebusen UK01 autobusa hartu behar duzu Azkoitira.
Garrantzitsua da garraio publikoaren ordutegiak eta erabilgarritasuna egiaztatzea bidaia planifikatu aurretik; izan ere, gerta daiteke aldaketak edo zerbitzu bereziak izatea jaiegunetan edo asteburuetan.
Ikusten duzunez, Loiolako Santutegia ez da erromesaldirako eta espiritualtasunerako destino hutsa; horretaz gainera, gune interesgarria da Euskadiko kulturan barneratzeko eta arkitektura bisitatzeko. Zure bisita planifikatzean, funtsezkoa da Interneteko konexio ona izatea, mapak, ordutegiak eta bestelako informazioa kontsultatzeko. Ez kezkatu, Guuk-en dena kontrolpean baitaukagu; aukeratu zuretzako tarifarik onena eta partekatu esperientzia nahi duzunarekin.
Loiolako Santutegian, askotariko erakargarritasun turistikoak ageri dira uztarturik, hala nola erlijiosoak, arkitektonikoak eta naturalak. Konplexu horretan, nabarmentzekoak dira kupula, iruditeria eta San Ignazioren etxea.
Sestaoko sanpedroek ezustekoak dakarzkigute, hala nola Ella Baila Sola, Bulego, Zetak, Izaro eta Locomía taldeen kontzertuak, bai eta txikienentzako ekintzak ere.