icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Guuk Behobia-Donostia lasterketaren kolaboratzailea da

06 Noviembre 2025 15:25
Blog Guuk

Guuk-en, gureak mugitzen gaitu, eta bene-benetakoa denak. Beraz, zuntz optikoaren eta mugikorraren Euskadiko eta Nafarroako tarifarik onenak eta arreta gertu-gertukoa eskaintzeaz gainera, gure DNA osatzen duten ekitaldietan ere parte hartzen dugu.

Horren adibide argi bat Behobia-Donostia da,100 urte baino gehiagoko historia duen lasterketa bat, gaur egun milaka parte-hartzaile biltzen dituena. Eta gogoangarriak dira orobat lasterketaren ikusleak eta antolatzaileen lan aparta. Horren guztiaren ondorio da, noski, kirol-ekitaldi horren arrakasta itzela.

Eta Guuk Behobia-Donostia lasterketaren babesle da aurten ere. Beraz, azaroaren 9an kirol-ekitaldi horretan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, emozioa barra-barra eta giro aparta biziko baitituzu.

Esperientzia zoragarri horretan parte hartzera animatzen zaitugu. Nola? Motxilak oparituko ditugu!

Egun seinalatu horretarako berariaz sortutako diseinu bat da. Zatoz Zurriolara, eta jaso Guuk-ek ematen dizun oparia!

Ez geratu Guuk-en motxilarik gabe, aleak agortu arte emango baititugu!

Erlazionatutako berriak