Euskal Hiria
Zer baso bisitatu Nafarroan. Ezagutu Nafarroako basorik ederrenak
4 minEzagutu Nafarroako basorik onenak: Irati, Arbaiun, Urederrra... Aurkitu ibilaldirik onenak Nafarroako basorik politenetan. Ezagutu Guukekin!
Contenido
Azaro guztietan bezala, egutegian markatuta daukagu data bat: Euskaraldia, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean euskara hitz egin dadin sustatzeko ekimena. Gizarte-esparru guztietan euskararen erabilera indartzeko ariketa sozial masiboa helburu duen ekimena da Euskaraldia. Euskaldun zaharrek zein euskaldun berriek egutegian markatuta daukaten data.
Euskaraldiak 15 eguneko iraupena du eta, aldi horretan, gure eguneroko testuinguru edo egoeretan euskaraz komunikatzeko deialdi kolektiboa egiten da. Ekimena azaroko bigarren hamabostaldian egin ohi da, eta abenduaren 3an ematen zaio amaiera, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz.
Pertsona askok euskara bizi dute eta euskaraz bizi dira. Euskara barneratua dute beren bizitzan eta besteekiko harremanetan, euskaraz bizi direlako, euskaraz ikasten dutelako, euskaraz lan egiten dutelako edo euskaraz jolasten direlako.
Baina badago beste errealitate bat ere, hots, badira hainbat pertsona eguneroko bizitzan, —beren familia-ingurunean, lanean edo lagunartean— euskaraz hitz egiteko aukerarik ez dutenak. Euskaltegietan, hizkuntza-eskoletan edo bestelako eskoletan euskara ikasten ari diren guztiak ahaztu gabe.
Ekimen honek guztiontzako topagunea izan nahi du, euskara gure egunerokotasuneko elkargune eta ohitura izan dadin. Euskararen erabilera hain ohikoak ez diren beste zirkulu batzuetara zabaltzeko aukera da, euskaraz gehiago komunikatzeko ohitura bultzatuz, jende gehiagorekin eta gehiagotan, Euskaraldiaren leloak berak dioen bezala: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan. Horretarako, Euskaralditik, aho bizi edo belarri prest gisa parte hartzeko gonbidapena luzatzen da.
Euskaraldia pertsona askoren egutegian gorriz markatutako data da, baina beste erakunde, elkarte eta enpresa batzuek ere edizio bakoitzean euskararekiko hitzordu honekin bat egiten dute. Ekimen honen helburua da pertsona, lagun-talde edo erakunde bakoitzak bere eguneroko ohituretan euskaraz komunikatzeko ariketa egitea, euskara egunerokoa izan dadin, ekimen honetan adierazitako egunetatik harago.
Euskaraldian parte hartzea planteatzen ari bazara, Aho Bizi edo Belarri Prest izango zaren aukeratu behar duzu. Dakizunez, parte hartzeko baldintza bakarra euskara ulertzeko gai izatea da; hala, euskara ulertu arren hitz egiten ez duenetakoa bazara (edo oraindik ez bazara hitz egitera ausartzen), Belarri Prest izatea aukeratu beharko duzu. Baina euskara badakizu eta euskaraz komunikatzeko gai bazara, Aho Bizi izatea aukeratu beharko duzu.
Antolakuntzatik txapa batzuk ematen dira, aukeratutako rolaren arabera: Aho Bizi, aho baten irudia duena; edo Belarri Prest, belarri batekin identifikatzen dena. Horrela, oso erraza da adieraztea zein den zure rola eta nola parte hartzen duzun Euskaraldian.
Oso erraza da izena ematea. Euskaraldiaren webgunean sartu behar duzu, eta erosoen egiten zaizun aukerarekin erregistratu. Hemen ere, garrantzitsuena parte hartzea eta euskaraz gozatzea da.
Keinu txiki bat baino ez da egin behar: Aho Bizi edo Belarri Prest txapa ipini eta komunikatzen hastea. Erraza, ezta?
Euskaraldia herritarrentzako ekimen gisa hasi zen. Ondorengo edizioetan, baina, erakunde, elkarte, enpresa eta instituzioetara zabaldu zen ariguneen bitartez, hau da, lanaren, elkartegintzaren edo instituzioen esparruko guneen bitartez, komunikazioa eta kanpainan parte hartzea errazteko.
Ariguneen barruan, barne-ariguneak (atal, kirol-talde edo lantaldeen ohiko funtzionamenduko taldeekin jarduteko barne-guneak) eta kanpo-ariguneak bereizten dira. Azken horiek erakundea herritarrekin erlazionatzen den guneak dira. Adibidez, harrerak, arretarako telefonoak, barrak eta dendetako ordainketa-kutxak.
Euskaraldiak zenbait edizio izan ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean, eta euskal diasporako zenbait lurraldek ere bat egin dute, batez ere Estatu Batuetan. Hasi zenetik, 400 euskal herri eta hirik baino gehiagok eta 200 bat erakundek hartu dute parte. Jotzen da Euskaraldiaren aurreko edizioetan 225.000 herritarrek baino gehiagok aktiboki parte hartu dutela Aho Bizi edo Belarri Prest gisa. 2020an kopuru horrek behera egin zuen COVID-19aren pandemia bitartean, baina espero da hurrengo edizio honetan lehengo kopuruak berreskuratu ahal izango direla.
Guuk-ekeuskarazkonektatzeko ekimen eder honekin bat egitera gonbidatzen zaitu, bai euskaraz badakizu eta bai ulertu baino ez baduzu egiten.
Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatzen da, eta antolatzaileek gure hizkuntza-ohituretan egiazko aldaketa egitera eta 15 egun hauetatik harago joatera animatzen dute. Ekimena abenduaren 2an bukatzea ez da kasualitatea, abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen baita; egun hori ere gure egutegian ondo apuntatuta daukagu.
EUSTATen arabera, Euskadiko herritarren % 62k euskara-ezagutzak ditu. Azken hamarkadan 6 ehuneko-puntu egin du gora zifra horrek, ikastegietan eta euskaltegietan euskara ikasteaerabaki duten pertsona askori esker. Zalantzarik gabe, egun horretan eta urteko egun guztietan ospatzekoa da hori.
Eta horixe sustatu nahi du, hain zuzen ere, Euskaraldiak. Euskara bizitzeko, pentsatzeko eta egiteko modu paregabe baten abiapuntua izatea, eta gure kultura bizirik mantentzea.
Kaixo edo eskerrik asko esate hutsa, edo elkarrizketa batean adi entzutea, ikasi eta konfiantza hartu ahal izateko, aldaketa handia izan daiteke. Horregatik, Guuk-ekEuskaraldian parte hartuz euskararekin konektatzera gonbidatzen zaitu. Eta zu? Zer izango zara aurten? Aho Bizi edo Belarri Prest?