icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Etxean telebista jartzeko aholkuak. Non ez da komeni?

30 Noviembre 2021 13:24
pertsona-tb-ikusten

Dekorazioaren inguruko alderdiak ez ezik, Interneteko konexioa ere kontuan izan behar dugu etxean telebista jartzeko garaian. Azken urteotan nabarmen egin du gora streamingeko plataforma eta onlineko zerbitzu nagusietara zuzenean konektatzen diren Smart TVen kontsumoak. Bistakoa da edukien kontsumoa aldatu egin dela. Orain autonomia gehiago dugu zer, noiz eta nola ikusi nahi dugun erabakitzeko.

Beraz, beharrezkoa da etenik gabeko Interneteko konexioa izatea etxean, gure saio eta telesail gogokoenak etenik gabe ikusteko. Horretarako, etxetik sarera konektatzeko erabiltzen ditugun gailu guztiei estaldura emango dien kalitatezko zuntz optiko bat beharko dugu.

Tabletak, mugikorrak, eramangarriak… gailu anitzeko konexioa etxe askotan dago jada. Telelanaren eta onlineko eskolen gorakadarekin, etxe asko aisialdirako eta lanerako gune bilakatu dira. Beraz, jarduera bakoitza toki jakin batean egiten badugu, produktiboagoak izango gara, eta gure aisialdiaz hobeto gozatuko dugu.

Interneteko konexioa behar da, eta telebista jartzeko tokiari buruzko gomendioak ere badaude. Hona hemen gomendio batzuk.

pertsona-telebista-ikusten

Telebistaren kokapenari buruzko gomendioak

Telebista etxeko zer tokitan jartzen dugun, dirudien baino estrategikoagoa da. Horregatik, zer tokitan jartzea ez den komeni esango dizugu:

Lanerako tokian

Telelanaren gorakadarekin, bulego inprobisatuak jarri ditugu etxeetan. Lan egiten den gela berean telebista izatea ez da komeni lanean produktiboak izan nahi badugu, errazagoa baita entretenitzea.

Telebista haurren gelan

Adituen arabera, ez da komeni telebista jartzea haurren gelan. Hala, behar adinako atseden-orduak bermatzen ditugu, eta ikasteko eta etxeko lanak egiteko garaian haurrak distraitzea saihesten dugu.

Leihoaren parean

Telebista leihoaren parean jartzea ere ez da komeni, irudiaren kalitatea okertzen duten isla deserosoak sor baitaitezke. Ahal dela, telebista leihoarekiko perpendikular jartzea da gomendagarriena.

Distantzia laburrak

Guztioi gustatzen zaigu zineman bageunde bezala ikustea telebista. Baina ahalik eta ondoena egiteko, arrazoizko tarte bat utzi behar da, ikusmenari kalterik ez egiteko. Distantzia hori telebistak dituen hazbeteen eta gelaren tamainaren araberakoa izango da. Gomendatzen dugu pantailaren erdigunea begien parean izatea, jarrera txarrak saihesteko eta osasun-arazorik ez izateko.

Gomendio horiekin, distrakzioak saihestuko dituzu, eta hobeto disfrutatuko duzu eduki digitaletan ematen duzun denboraz.

Guuk garai berrietara egokitzen da, eta etxean telelana egiteko eta aisialdiaz gozatzeko gomendioak eskaintzen dizkizu, lana eta aisia ahalik eta atseginenak izan daitezen, etenik eta konexio-arazorik gabe.

Erlazionatutako berriak