icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Egun batez artzain Abadiñon: jarduerak eta prezioa

05 Diciembre 2024 16:24
Pastor vasco por un día

Landa-bizitzak beste erritmo bat du, eta oso modu berezian lotzen da lurrarekin eta animaliekin; gure sustraietara eramaten gaitu horrek. Imajinatu al duzu inoiz zer gertatuko litzakeen hiriko joan-etorriak alde batera utzi eta egun batez artzain bihurtuz gero? Abadiñon egin daiteke, eta jarduera asko egingo dituzu, arrazoizko prezioan.

Urkiolako Parke Naturalaren ingurune idilikoan, Alluitz Natura baserriak (Abadiño, Bizkaia) zuzenean ezagutzera gonbidatzen zaitu. Esperientzia honi esker, euskal landa-kulturaren bihotzean murgildu ahal izango zara, belaunaldiz belaunaldi iraun duten tradizioak ikasiko baitituzu.

Pastor pastor por un día

Ezagutu artzainaren benetako bizimodua egun batez Abadiñon

Artzain izatea ez da soilik ardiak zaintzea; naturarekin lotuta bizitzea ere bada. Jarduera honetan, euskal baserri bateko eguneroko bizimoduan murgilduko zara, eta gauza asko ikasiko dituzu; besteak beste, ardiak jezten, artaldea elikatzen eta, nola ez, mami eta talo gozo-gozoak egiten, gero jateko.

Hori guztia liluratuta utziko zaituen ingurune natural batean, Urkiolako mendi dotoreez inguratuta.

Berdin dio norekin zatozen esperientzia honetaz gozatzera, lagun-taldearekin, bikotekidearekin edo familiarekin; adin guztietako jendearentzat prestatuta dago, eta ezin hobea da mundu modernotik aldentzeko eskuak lohitzen dituzun bitartean —zentzurik onenean—.

Zer jarduera egin ditzakezu benetako euskal artzain gisa?

Egun batez artzain” jarduera, dibertigarria ez ezik, hezigarria ere bada. Hona hemen egin ahal izango dituzun jardueretako batzuk:

  • Ardiak jetzi: ikasi esne freskoa lortzeko teknika tradizionalak, eta ezagutu animaliak hurbiletik.
  • Artaldea elikatu: bizi ardiak zaintzeko eta elikatzeko eguneroko ohitura, eta xehetasun guztien garrantzia ulertuko duzu.
  • Mami eta taloen tailerra: prestatu, jan… eta parte hartu euskal jaki tipiko horiek egiten.
  • Naturara hurbildu: aprobetxatu ibiltzeko, aire garbia arnasteko eta baserria inguratzen duten paisaia zirraragarriak miresteko.

Jarduerak gehienez 4 ordu inguruko iraupena du, 10:00etan hasita. Hori dela eta, ezin hobea da ingurune pribilegiatu batean goiz ahaztezin bat planifikatzeko.

Gero, gainera, herrian gera zaitezke, eta hain gustuko dugun euskal gastronomiaz gozatu.

Zergatik aukeratu behar zenuke esperientzia hau?

"Egun batez artzain" ez da soilik jarduera turistiko bat; euskal kulturaren sustraietan murgiltzeko modu bat ere bada. Parte hartzen baduzu, naturarekiko harmonian lan egitearen garrantziari buruz hausnartuko duzu, eta hiriko erritmotik erabat aldendu ahal izango zara.

Ezin hobea da ihesaldi bat baino zerbait gehiago bilatzen dutenentzat: benetako bizipena da, aberasgarria eta tradizioz betea.

Abadiño bisitatzeko prezioa eta xehetasun praktikoak

Jarduera honen alderdirik onenetako bat da ez duzula diru askorik gastatu beharko eta benetan merezi duela. Gainera, ziurrenik txikienengan pentsatzen ariko zarenez honezkero, albiste onak ditugu zuretzat: helduen erdia ordaindu beharko dute, edo, zenbaitetan, doan egingo dute jarduera.

Hona hemen prezioak xehatuta:

  • Helduak (12 urtetik gorakoak): 20 €
  • Haurrak (3 eta 12 urte bitartekoak): 8 €
  • Haurrak (0 eta 2 urte bitartekoak): Doan

Gainera, esperientzia luzatu nahi baduzu, piknika egin dezakezu baserriaren instalazioetan. Hori bai, gogoan izan zeure janaria eraman behar duzula, jatetxe-zerbitzua ez baitago sartuta.

Gomendioa: bisita egin aurretik, eman begiratu bat Alluitz Naturaren webgune ofizialari edo jarri haiekin harremanetan prezioak eta libre dauden datak berresteko. Kontuan izan hori bereziki asteburuetan eta jaiegunetan.

Jarduerei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko aholkuak

Esperientziaz bere osotasunean bizitzeko, garrantzitsua da beharbada kontuan hartu ez dituzun zenbait xehetasun kontuan izatea, oso “bistakoak” iruditu arren funtsezkoak baitira.

  • Eraman arropa erosoa eta praktikoa: aire zabalean eta animaliekin kontaktuan egongo zara egun osoan; hortaz, aukeratu lasai zikindu ditzakezun jantziak.
  • Ez ahaztu kamera: Urkiolako Parke Naturaleko paisaien eta animaliekin egiten dituzun jardueren argazkiak egin nahiko dituzu.
  • Izan abenturazalea: prestatu ikasteko, eskuak zikintzeko eta landa-bizitzaren erritmo lasaiaz gozatzeko.

Nola iritsi Alluitz Naturara Bilbotik, Donostiatik eta Gasteiztik

Abadiñon dago baserria (Mendiola auzoa 25, Abadiño), bai autoz bai garraio publikoz egoki iristeko moduan.

Gainera, ingurua zoragarria da ilunabarrean gozatzeko.

Nola iritsi Alluitz Naturara Bilbotik

Cómo llegar a Alluitz Natura desde Bilbao

Autoz joan nahi baduzu, AP-8a har dezakezu, eta, gero, N-634a, Durangorantz. Jarraitu Abadiñora eta Mendiola auzora daramaten seinaleei. Ordu-erdi eskasean, helmugan izango zara.

Aldiz, garraio publikoz joan nahi baduzu, autobus bat zuzenean joaten da Zabalburutik Zelaietara (35 minutu inguru), edo tren bat Zazpi Kaleetatik Traña-Abadiñora (45 bat minutu).

Nola iritsi Alluitz Naturara Donostiatik

Cómo llegar a Alluitz Natura desde Donostia

Autoz joan nahi baduzu, aukerarik onena da AP-8a hartzea, Bilborantz, eta, gero, Durangorantz. Hemendik, apur bat luzeagoa da bidea; hain zuzen ere, ordubete eta 15 minutu.

Garraio publikoarekin ez daude hainbeste aukera. Zuzenena da trena edo autobusa hartzea Bilboraino, eta, handik, lehen esandako aukerak erabiltzea.

Nola iritsi Alluitz Naturara Gasteiztik

Cómo llegar a Alluitz Natura desde Vitoria Gasteiz

Gasteiztik ez duzu denbora asko beharko iristeko (ordubete baino gutxiago). N-622a eta AP-1a hartu behar dituzu, Durangorantz. Aldiz, autobusez, zuzeneko autobus bat duzu Durangora, eta, handik, taxia Abadiñora.

Abadiñon aparteko esperientzia honetaz gozatzeaz gain, gogoan izan tarifa ezin hobeak eskaintzen dizkizula Guuk-ek maite dituzunekin beti harremanetan egoteko eta artzain gisa emango duzun eguneko unerik onenak partekatzeko.

Euskadi osoan ematen du estaldura Guuk-ek, eta plan merkeak eta malguak eskaintzen dizkizu beti konektatuta egon zaitezen gure lurreko txokorik ederrenak ezagutzen dituzun bitartean. Ba al dago natura, tradizioa eta konexio ona baino konbinazio hoberik guztia partekatzeko? 💚

Erlazionatutako berriak