Teknologia eta Berrikuntza
Enpresa ertain eta txikian digitalizatzeko 5 aholku
1 minEnpresa baten digitalizazioa tresna teknologikoak ezartzean eta negozioaren esparruak ingurune digitalera birbideratzean datza. Nola ekin diezaiokegu?
Ahots bidezko laguntzaile birtualak 2014an iritsi ziren merkatura, guri bizimodua errazteko eta gure etxeak etxebizitza adimendun eta hiperkonektatu bihurtzeko. Gailu horien helburua da gure eguneroko zereginak erraztea teknologiaren bidez. Hala ere, bozgorailu artifizial horiek hizkuntza asko ezagutzen dituzten arren, oraindik badituzte muga batzuk, eta ez dituzte ezagutzen ez prozesatzen eskualdeko hizkuntzak, hala nola euskara. Ezagutu Mycroft, bozgorailu adimenduna euskaraz!
Elhuyarrek, Skura eta Talaios startupekin batera, lanari ekin zion gure ahots bidezko aginduak prozesatzeko eta gure hizkuntzan erantzuteko gai zen laguntzaile birtual bat merkaturatzeko.
Laguntzaile birtual horiek geroz eta erabilgarritasun handiagoa dute; adibidez, Los Angeleseko Cedars Sinai ospitalea ahots bidezko laguntzaile birtualak jartzen ari da geletan, pazienteei laguntzeko.
Horrenbestez, adimen artifiziala oinarri duen teknologia berri hori geroz eta gehiago izango da gurekin. Etxean Interneteko konexio ona izateaz gainera, garrantzitsua da nahi dugun hizkuntza ezagutuko duten gailuak izatea.
Proiektuaren sortzaileek adierazi dutenez, multinazional handien ikuspegi globalaz harago, Hey, Mycroft! proiektuaren helburua da Euskal Herrian kokatutako ahots-ezagutzarako gailu bat sortzea, hemengo informazioa eta hemengoentzat eman diezagun.
Bozgorailu adimendun euskaldun bat garatzeko beharraz jabetu ostean, tokiko ikuspegi integratu bat zehaztu zen, tokikoa, berdintasunezkoa eta erabiltzaileen pribatutasunean oinarritua den ikuspegi batetik laguntza euskaraz emateko.
Horretarako, proiektuak Mycroft software librea erabiltzea du abiapuntu; hortik dator proiektuaren izena, “Mycroft.eus”. Laguntzaile birtual horrek ahots bidezko beste laguntzaile batzuek dituzten trebetasun edo abileziak ditu; esate baterako, alarma jartzea, zehazki zer ordu den esatea edo zer egun den esatea. Gainera, haren sortzaileak beste aukera batzuk txertatzeko bidea aztertzen ari dira, hala nola hiztegi bat eta euskararako itzultzaile bat.
Gure gailuari deitzen diogunean –oraingoz, Hey, Mycroft! esanda–, gailua aktibatu egiten da, eta 3-10 segundoz esaten dugun guztia grabatzen du. Mycroft softwareak ahots hori ezagutzen du, eta eta esan duguna testu-formatuan prozesatzen du, sistemak prozesa dezan eta erantzun bat bilatu dezan. Teknologia horri speech-to-text deritzo, baina orain arte ez zuen euskara ezagutzen. Horregatik, Euskal Herrian egindako bozgorailu adimendun honen sortzaileek teknologia hori garatu dute, ahotsa euskaraz ezagutzeaz harago itzultzeko gai izan dadin. Testu idatzia prozesatzean, sistemak detektatzen du zer trebetasuni dagokion, eta laguntzaileak euskaraz erantzun dezan prestatzen da.
Aurrerapen teknologiko horiek guztiak hemen geratzeko etorri dira, etxebizitza adimendun baterako gadget asko daude eta garrantzitsua da guk aukeratzen dugun hizkuntzan jaso ahal izatea laguntza. Horregatik, teknologia horretan iristen diren berrikuntza guztien berri emango dizuegu Guuk-en. Gure hitza duzu.