Konexioa
846 aurrezenbakia: nongoa da? Norena da?
1 minNongoa da 846 aurrezenbakia? Nongoa da 846 aurrezenbakia? Gure aurrezenbakien glosarioan emango dizugu guztiaren berri. Ez huts egin!
Euskadik hiru probintzia handi ditu. Guztiak dira garrantzitsuak: ezaugarri komunak eta toki bereziak dituztenez, denak dira parekorik gabeko tokiak. 946 aurrezenbakiarekin, Bizkaira deitu dezakegu.
Gaur egun, Bizkaiak milioi bat biztanle baino gehiago ditu, eta 946 aurrezenbakia modu eraginkorra da han bizi diren partikularretako askorekin harremanetan jartzeko. Baina ez da hor amaitzen guztia: telefono-kode horren bidez, egoitza probintzia honetan duten enpresetara ere irits gaitezke.
Oro har, 946 aurrezenbakia markatuta egiten ditugun deiak Bilbora iristen dira, zeina probintziako erreferentziazko hirigunea baita. Baina Bizkaian badira toki garrantzitsu gehiago ere, hala nola Gernika, Lekeitio, Mundaka, Ondarroa eta Sopela. Puntu horietako askok interes handia pizten dute, eta 946 aurrezenbakira deituta, bizi garen tokitik puntu horiekin harremanetan jar gaitezke, eta behar dugun informazioa eskuratu.
Bizkaiak, Bilbok eta beste hirigune batzuek dei ugari jasotzen dituzte egunean. Gainera, oraindik lurralde horretara deitu ez badugu ere, seguruenik behin edo behin egin beharko dugu, eta garrantzitsua da jakitea Guuk-ekin 946 aurrezenbakira deitzeak ez digula kosturik eragingo.
Gure hileko faktura ordaintzea nahikoa izango da aurrezenbaki hori markatu eta Bizkaiko partikular eta enpresekin hitz egiteko, inolako gastu gehigarririk gabe. Ez dugu kezkatu beharko, halaber, deiaren iraupenagatik.
Bizkaian 113 udalerri daude, eta hango partikular eta enpresei dagokie 946 aurrezenbakia. Hau da, probintzia horretako edozein puntutara iristeko balio du telefono-kode horrek.
Kontuan izan behar dugu Bizkaian, Bilbon eta beste probintzia eta hiri batzuetan dei ugari jasotzen direla; baina 946 aurrezenbakiaz gainera, badira beste batzuk ere (adibidez, 846). Modu horretan, lineak ez dira kolapsatzen, eta deien kalitate ona bermatzen da.