icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

848 aurrezenbakia: nongoa da? Norena da?

19 Febrero 2024 15:25
Prefijo con el númerr 848

Aragoirekin, Frantziarekin, Errioxarekin eta Euskadirekin egiten du muga Nafarroako Foru Erkidegoak. Nafarroa esaten diogu gehienetan. Nafarroak alderdi nabarmen ugari ditu, hala nola erakargarri natural eta kulturalak, mundu osoan ezagutzen dituzten jaiak eta inguruko lurraldeekiko lotura handia.

848 aurrezenbakia da Nafarroarekin komunikatzeko bide nagusietako bat. Gainera, partikularrei deitzeko eta egoitza han duten enpresekin harremanetan jartzeko balio du. Bestalde, bi faktorek eragiten diete Nafarroako komunikazioei eta 848 aurrezenbakiari: batetik, probintzia horretan 600.000 pertsona bizi izateak, zeinak hango 272 udalerrietan banatzen baitira; bestetik, Nafarroak bi hizkuntza ofizial izateak (gaztelania eta euskara).

Aipatzekoa da, halaber, 848 aurrezenbakia duten telefono gehienak Iruñean daudela; hots, gure foru-komunitateko hiriburuan. Foru-komunitatea probintzia bakar batek osatzen du: Nafarroak.

Zer kostu du Guuk-ekin 948 aurrezenbakira deitzeak?


Guuk-en ezaugarrietako bat da prezio gehigarririk ez kobratzea fakturetan 948 eta mota horretako aurrezenbakietara deitzeagatik. Gure helburuetako bat da Nafarroako, Euskadiko eta beste lurralde batzuetako biztanleen eta enpresen arteko konexioak erraztea. Horregatik ezabatu dugu oztopo ekonomikoa.

Gainera, lasaitasun osoz egin dezakegu dei hori, zenbat minutu irauten duen zaindu gabe, nahikoa baita gure hileko kuota ordaintzearekin. Arazorik gabe deitu dezakegu, minutuak zaintzen ibili gabe.

Zer udalerritakoa da 948 aurrezenbakia?

948 aurrezenbakiak ez du mugarik Nafarroako Foru Erkidegora deitzeko garaian, eskualde horretako 272 udalerrietakoa baita.

Bestalde, 948 aurrezenbakira deitzearen abantailetako bat da seguruenik ez dugula arazo teknikorik eta deiak ez direla kolapsatuko, telefono-kode horrez gainera 848 aurrezenbakia ere badago eta. Bi aurrezenbakien artean banatzen dira deiak. Beraz, kalitate-maila ona dute.
984 telefono-kodea markatuta, Olite, Errege Bardea eta beste toki interesgarri batzuekin jar gaitezke harremanetan. Sanfermin mitikoetarako erreserba egiteko ere erabil dezakegu.

Erlazionatutako berriak