icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Zuk nahi duzun telebista. eta kito. Telebista zure neurrira

10 Diciembre 2020 18:00
familia-telebista-ikusten

Gaur egun, telebistaren aurrean jartzen garenean, milaka edukiren artean hautatu dezakegu. Guuk-en telebistak Agile TV eta Rakuten TVrekin sortu duen plataformari esker, telebista zure neurrira egina duzu, eta zer ikusi aukeratu dezakezu une oro.

Baina beti ez da hala izan. Lehenbiziko telebista-igorpenak duela mende-erdi baino gutxiago heldu ziren Espainiara. Orduan, kanal bakarra zegoen, eta edukia ezin zen hautatu, beraz. Gustuko bazenuen, ederki; bestela... hor konpon.

Urteak igaro ahala, kanal berriak agertzen joan ziren. Autonomia-erkidegoetako telebistak ere sortzen hasi ziren, eta beren eduki propioa egiteari ekin zioten. Ordutik aurrera, kateen arteko lehia etorri zen, ikusleak zirela eta. Baina, batez ere, etxeko iskanbilak iritsi ziren. Nor ez da ba senideren batekin hil ala bizi borrokatu urrutiko agintea lortzearren?

Eta orain? Bitxia bada ere, edukien plataformak iritsi zirenetik aurrera, panorama goitik behera aldatu da. Ez alferrik, badira telebistari jaramonik egin ez eta plataformetan eskaintzen den edukia soilik ikusten dutenak. Hainbestekoa da eskaintzen duten film, telesail edo dokumentalen edukia, ezen hiru bizitza bizita ere ez baitzenuke astirik izango dena ikusteko.

Guuk-en telebista

Orduan, zuntzaren eta mugikorraren eskaintzak atera genituenean, pentsatu genuen... zergatik ez eskaini telebista ere, familia osoarentzako eduki pertsonalizatuarekin eta etxeko gailu guztietan ikusteko? Esan eta egin.

Horrelaxe heldu zen Guuk-en telebista. LTD pertsonalizatua eskaintzen dizugu, zure beharretara egokitua eta zure gustukoa. Grabatu ez ezik, birbobinatu egin dezakezu, gelditu... Eta, noski, telebistako edozein eduki ikus dezakezu, baita azken zazpi egunetakoak ere!

Gurekin, telebista-esperientzia ezin hobea biziko duzu, 4K irudi-kalitatearekin eta bereizmen handiko soinuarekin.

LTD aberastua Agile TVrekin

Guuk-en telebistaren ezaugarri onenetako bat da 4K Smart TV are adimendunagoa izango duzula Agile TVri esker. Gainera, Chromecast txertatua du eta urrutiko kontrola ere badu, ahotsa erabiliz bilaketak egiteko aukerarekin.

LTD aberastua izango duzunez, edukia grabatu, birbobinatu eta gelditu ahalko duzu, edo programa bat hasieratik ipini, edo azken zazpi egunetan ikusi ezin izan duzuna hautatu.

Hori gutxi balitz bezala, 3.000 aplikazio baino gehiago eta ehunka bideojoko erabili ahal izango dituzu, zure telebista kontsola bihurtuta. Gainera, edukien plataforma gogokoenetara sartu ahalko zara: Netflix, Disney+, Amazon Prime Video, STARZPLAY, eta FlixOlé. Horrelakoak kontratatuta baldin badauzkazu, zure telebistan erabili ahalko dituzu nahi duzunean, nahiz eta Agile TVren harpidetzan sartuta ez egon.

Milaka film eta telesail Rakuten TVrekin

Agile TV ez ezik, Rakuten TVren harpidetza ere badator Guuk-en telebista-paketearen barruan. Eta zer esan nahi du horrek? Bada, horrek esan nahi du familia osoarentzako 1.500 telesail eta film baino gehiagoko katalogo bat izango duzula eskura, eta haurrentzako edukirik onena, baita Dreamworks-en film eta Cartoon Network-en telesail ugari ere.

Eta arrakasta handiko filmak atsegin badituzu, zine-aretoetan azkenaldian estreinatu diren filmak ere topatuko dituzu Rakuten TVn, harpidetzatik kanpo aloka ditzazun kostu gehigarri baten truke.

Eta onetan onena: StarzPlay eta FlixOlé

Orain arte azaldu dizugunak zeharo konbentzitu ez bazaitu, jakin ezazu egundoko abantailak dituela Guuk-en bezero izateak eta gure telebista edukitzeak, aurreko guzti-guztiaz gain. Esate baterako, hilabetez doan izango duzu Starzplay, arrakasta handiko filmak, jatorrizko telesailak eta estreinaldiak ikusteko, AEBn estreinatzen diren bezain laster. Eta FlixOlé ere bai, gaztelaniaz inoiz egin den zinerik onena ikusteko.

telebista-zerbitzua-starzplay-flixole

Eta onena da... hileko 5 euroren truke kontratatu ahalko duzula, zuntza eta mugikorra bateratzen dituen edozein tarifarekin edo zuntzaren tarifarekin soilik. Horrela, telebista gogoko duzun moduan konfiguratuko duzu.

Konektatu zuk nahi duzun telebistarekin. Eta kito.

Erlazionatutako berriak