icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Orreaga: zer ikusi Donejakue bideko etapan

03 Noviembre 2023 12:00
Qué ver en Roncesvalles

Nafarroako bigarren herririk txikiena da, eta, hala ere, lurralde osoko ondare historiko handiena du. Bai, Orreagaz ari gara, elezaharrek, gudu-hondarrek eta sinbologiak harturiko lekuaz. Zer ikusi Donejakue bideko etapan?

Erromatarrak, zeltak, bandaloak, bisigodoak, frankoak, musulmanak eta kristauak igaro dira, besteak beste, Iberiar penintsularen eta Europa erdialdearen arteko biderik ospetsuenetik. Mendeak joan eta mendeak etorri, haiek guztiek balio handiko aztarnak, eraikinak eta are hilobiak utzi dituzte.

Dena den, Donejakue bideagatik da batez ere ezaguna Orreaga, oso etapa garrantzitsua baita bide haren Frantziako adarrean. Baina baita Karlomagnoren erresuma mitikoaren porrotik handienaren eszenatoki izan zelako ere. Animatzen zara gurekin bisitatzera?

Visitar Roncesvalles

Zer ikusi Orreagan: ezinbesteko lekuak

Ezagunak egingo zaizkizu Santa Maria Errege Kolegio Eliza eta Santiago eta Sancti Spiritus kaperak, baina Orreagan askoz gehiago dago ikusteko. Eta, gainera, Ibañetako portuaren eta Nafarroako Pirinioetako paisaia harrigarrien ondo-ondoan.

Udalerri honek hemeretzi biztanle baino ez ditu (2022ko datuen arabera), eta haren abantaila nagusia da egun bakarrean bisita daitekeela. Pirinioetara bazoaz, erraz bisitatuko duzu, edo, Donejakue bidea egiten ari bazara, tartetxo bat eskaintzeko modukoa da.

Santa Maria Kolegio Eliza

Iberiar penintsulako lehen eliza gotikoetako bat da. Eta ez hori bakarrik. Askok eta askok irizten diote, gainera, politenetako bat ere badela, bere presentziagatik eta Parisko Notre-Dame ospetsuan inspiratuta egoteagatik.

Alfontso I.a Borrokalaria erregeak eta Antso Larrosa apezpikuak sorturiko monasterioan du jatorria: XII. mendean altxatu zuten jatorrizko eraikin hura, handik igarotzen ziren erromesei ostatu emateko. Gaur egungo tenplua gerora altxatua da.

Urte gutxiren buruan, Gartzia V.a Ramiritz, Antso VI.a eta Antso VII.a erregeek zabaldu egin zuten, harik eta gaur egun ezagutzen dugun kolegio-eliza eraiki arte. Hain zuzen ere, hortxe dago azken errege horren mausoleoa. Ezin duzu huts egin Orreagako Andre Mariaren irudia, ederretan ederra.

Colegiata Roncesvalles

San Agustin kapera

Kanpotik begiratu hutsarekin, kolegio-eliza monumentu-multzoa eraikin bakarrean dagoela irudituko zaizu. Baina merezi du toki guztiak bereiztea, Orreagaren historia errotik ezagutzeko. Kasu honetan, «errege erraldoiaren hilobiaz» edo San Agustinen kaperaz ari gara.

Hau da, kolegio-elizaren ezkerraldean ageri den eraikinaz. Nafarroako historiako errege ospetsuenetako baten mausoleoa da, Antso VII.a Indartsua erregearena, alegia. XIV. mendean eraiki zen, eta XVII. mendean eraberritu. Erreparatu Navas de Tolosako bataila irudikatzen duten beirateei, bai eta barruko tailuan ageri diren kateei ere —Nafarroako armarriko kateak, alegia—.

Capilla de San Agustín Roncesvalles

Sancti Spiritus kapera

Esaten dutenez, hortxe daude lurperatuta 778ko Orreagako gudu mitikoan hildako borrokalari frankoak. Haien artean zeuden Frantziako hamabi pareak, Karlomagnoren armadaren ustezko sekzio bat. Haren kide zen, hain zuzen ere, Karlomagnoren iloba Errolan.

Horregatik guztiagatik, Sancti Spiritus kapera ez ezik, Karlomagnoren Silo ere deitzen zaio areto horri. Errolanek gidaturiko tropek galdu egin zuten baskoien aurrean, zeinak haserre bizian baitzeuden frankoek Iruñea suntsitu zutelako. Eraikina XII. mendekoa da, eta merezi du barrutik ikustea.

Capilla del Sancti Spiritus Roncesvalles

Santiago eliza edo erromesena

Karlomagnoren Siloaren ondoan, Santiago eliza aurkituko duzu, erromesen eliza izenez ere ezaguna; elezaharrek diotenez, tenplu horretako kanpaiek gidatzen zituzten erromesak ekaizteetan.

XIII. mendeko eraikin bat da, oso egitura soilekoa, eta Santiago apostoluaren irudia dago gorderik bertan. Parrokia gisa erabili zuten XVIII. mendera arte, eta, ondoren, itxita egon zen, harik eta 300 urte geroago zaharberritu zuten arte.

Iglesia de Santiago Roncesvalles

Karitatearen ospitalea edo erromesena – Itzandegia

Erdi Aroko eraikin zoragarri hori Donejakue bideko aterpetxerik ospetsuenetako bat da gaur egun. Itzandegia etxeaz ari gara: jatorrian karitatearen edo erromesen ospitalea izandakoa, Alfontso Borrokalariak eta Iruñeko Gotzainak XII. mendean sortua.

Gaur egun, guztiz berriturik dago. José Poudez arkitektoak egin zuen multzoa berritzeko proiektua XIX. mendearen hasieran. Itzandegiaren webgunea bisitatu dezakezu. Erabilera anitzeko gela bat ere badu.

Itzandegia Roncesvalles
Cherubino

Ibañetako Jaun Done Salbatore ermita

Errepideari jarraitu eta mugarantz egiten baduzu, abiatu eta kilometro gutxira milaka urte dituen baseliza txiki batekin topo egingo duzu. Ibañetako Jaun Done Salbatore ermita izen bereko portuan dago, Luzaide eta Orreaga bitartean.

Gaur egungo eraikina 1964koa da, baina jatorrizkoa erromatarren garaian altxatu zuten. Hantxe zegoen, ustez, Summo Pyreneo izeneko mansio edo geltoki erromatarra, penintsulara sartzeko Antoninoren Ibilbidea kontrolatzen zuena. XI. mendean Karlomagnoren edo Errolanen kapera jarri zuten han, eta, gerora, Orreagak eskuratu zuen. Haranera iritsi aurreko kokaleku horretan egon zen karitatearen lehenbiziko ospitalea.

San Salvador de Ibañeta
Tangopaso

Orreagako liburutegi-museoa

Edukia da kasu honetan interesgarria, eta ez hainbeste eraikina. Orreagako museo-liburutegia XIX. mendean altxatu zuten, Priore-etxearen ondoan. Egundoko erlikia historikoak topatuko dituzu eraikinaren hiru solairuetan.

Karlomagnoren xakea da garrantzitsuena, baina hantxe daude, era berean, Gurutziltzatzearen XVI. mendeko triptiko bat, 1600 eta 1700 arteko tailuak, Familia Santuaren taula, San Lorentzoren Martirioaren koadroa, eta Judithen mihisea, Holofernesen burua daramana.

Nahitaez ikustekoak dira liburutegiko apalak eta han dauden 15.000 liburuak, bai eta Muhámmad an-Násir edo Miramamolinen esmeralda ospetsua ere —errege mairu ospetsu bat izan zen, penintsularen zati bat kontrolatu eta Navas de Tolosako guduan parte hartu zuena—.

Orreagan badira beste gauza bitxi asko ikusteko, hala nola Orreagako Andre Mariaren iturria, Errolanen monumentua edo Navas de Tolosako batailari eskainitakoa. Nahikoa duzu herrian bueltatxo bat ematea guztiarekin topo egiteko.

Museo Biblioteca de Roncesvalles

Zer ikusi Orreaga inguruan

Guk ez ezik, Iruñeko Udalak berak ere adierazten du zer ikusi ingurumariotan. Ibañetara igo bazara eta Orreagako monumentu-ondare guztia ikusi baduzu, inguruan badituzu interesgune gehiago ere.

  • Auritz: interes kulturaleko ondasun aitorturiko herri zoragarria. Nabarmentzekoak dira San Nikolas Barikoaren eliza, udal-hilerria, Arrobi zubia eta makina bat baserri ikusgarri.
  • Aurizko hilerria: aire zabaleko museo harrigarria. XVII. eta XVIII. mendeen arteko hogei hilarri baino gehiago ditu. Aurizberrin dago barruti hori.
  • Aurizberri: txikia izanagatik ere, badago zer ikusi paraje honetan. Teobaldo II.a erregeak sortu zuen XIII. mendean, eta, harrezkero, Europan gutxi bezala dago kontserbaturik. Trikuharriak eta galtzadak nabarmentzen dira.

Donejakue bidea Orreagan

Esan dugun bezala, Orreagaren historia beti egon da pasoko bideari lotuta. Makina bat zibilizazio igaro dira bertatik, hala nola erromatarrak, zeltak, bisigodoak, musulmanak eta gainerako guztiak. Europa aldetik abiatuta, huraxe zen penintsulan sartzeko pasabiderik ospetsuena.

Eta, horregatik, ez da harritzekoa XII. mendean Donejakue bidea egin zuten lehen erromesen geltoki garrantzitsua izatea. Frantziatik abiatzen den ibilbide hori askoz atseginagoa zen Huescako Somportekoa baino, eta horregatik bihurtu zen ospetsu.

Gaur egun, Orreagatik abiatzen dira erromes asko eta asko Santiago de Compostela aldera. Ibilbide hori, egia esan, Donibane Garazitik abiatzen da, baina bereziki malkartsuak dira bi udalerrien arteko 24,2 kilometroak, Lepoeder mendi-lepoaren parean 1.500 metrora igo behar baita. Hori dela eta, interesgarriagoa da Nafarroa Garaitik irtetea.

Federación Española de Amigos del Camino de Santiago

Non dago Orreaga?

Orreaga Zangozako merindadearen parte da, eta Auñamendi eskualdean dago. Erreferentzia zehatzagoak nahi izanez gero, Iruñetik ia 50 kilometrora dago, eta Donibane Garazitik 25 ingurura. Nafarroako Pirinioetan gaude, beraz.

Dónde está Roncesvalles

Geografiari dagokionez, Orreagarekin batera nahitaez aipatu behar dugu Ibañetako mendatea: 1.000 metro pasatxoko garaieran, nahiko muga-pasabide irisgarria da Nafarroako Pirinioen barruan. Udalerriko punturik garaiena Ortzantzurieta da (1.567 metro).

Iparraldean, Luzaiderekin egiten du muga; hegoaldean, Auritzekin. Eta ekialdean, azkenik, Orbaitzetarekin. Nahikoa da N-135 errepideari jarraitzea, Frantzia alderantz.

Nola iritsi Orreagara

Nonahitik abiatzen zarela ere, Iruñetik igaro beharko duzu ziurrenik. Alabaina, Donostia da Orreagatik gertuen dagoen euskal hiriburua, eta, handik abiatzen bazara, beste aukera batzuk har ditzakezu. Esate baterako, N-121-A errepideari jarraitu ahal diozu Nafarroan, Urtasun eta Agorreta igarota. Beste aukera bat da Baiona aldera egitea, eta, ondoren, Donibane Garazitik joatea.

De Donosti a Roncesvalles
  • Iruñetik Orreagara 47 kilometro inguru dira, eta ordubete inguru beharko duzu iristeko, errepide-mota eta mendiak direla eta. N-135 errepidea hartu behar duzu iparralderantz, eta hari jarraitu.
De Pamplona a Roncesvalles

Autobusez ere joan zaitezke zuzenean. Iruñeko autobus-geltokitik ateratzen dira (Yanguas y Miranda kalea 2), 20-25 bitarteko nasetatik. Ordu eta laurdeneko bidaia da, gutxi gorabehera, eta 5,45 euro balio du. Hemen kontsultatu ditzakezu ordutegiak.

Hori bai, ez ahaztu mugikorra, eta kontratatu datu-tarifa on bat etxetik irten aurretik. Sartu gure webgunean, eta ezagutu Nafarroaren historia Orreaga aldean Guuken abiadurarekin.

Erlazionatutako berriak