icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Barakaldoko Karmengo jaiak: ekitaldiak, kontzertuak eta askoz gehiago

15 Julio 2024 12:37
Fiestas Barakaldo

Uztailaren 13tik 21era bitartean, onena emango du Barakaldok 2024ko Karmengo jaiak ospatzeko. Bizipozez eta kontzertuz betetzen da hiria egun horietan. Barakaldoko karmenak ospetsuak dira zuzeneko musikagatik, kultur ekitaldiengatik, kirol-lehiaketengatik eta gastronomia-lehiaketengatik. Festarako prest?

Karmenetako programak ez du aitzakiarik: 250 jarduera baino gehiago, gustu eta adin guztietarako. Ohiko erraldoiak eta buruhandiak, txikientzako jolasak eta tailerrak, marmitako onena egiteko lehiaketa, ikuskizun piroteknikoak eta nahi adina dantza, euskal dantzen erritmoan hasita. Horrela bizi dira jaiak Barakaldon.

Barakaldo 2024

Barakaldoko 2024ko jaiak: egitaraua, kontzertuak eta askoz gehiago

Hainbeste dago egiteko eta ikusteko hiri industrial honetako Karmengo jaietan, guztiz ezinezkoa baita gustuko duzun zerbait ez aurkitzea! Horregatik, Bizkaiko jai maitatuenetakoak dira Barakaldokoak.

Barakaldoko Karmengo jaien egitaraua

Hainbeste ekitaldirekin, guztiak ere kalitate handikoak, ez da harritzekoa urtero jende gehiago biltzea Barakaldoko jaietan. Arrazoi gehiago behar dituzu Barakaldoko karmenetara joateko?

Programa fiestas Barakaldo 2024
Ayuntamiento Barakaldo

Oraindik ez badituzu ezagutzen jaiok, hauxe duzu eskaintzen duten guztiaz gozatzeko egokiera. Kultura, tradizioa, bai eta gastronomia eta nahi adina dibertsio ere; ez dira, ez, txanda-pasa egitekoak Barakaldoko karmenak.

Uztailak 13, larunbata

Karmengo jaien hasiera! Larunbata kuadrillen elkarretaratze eta jaitsierarekin hasten da, eta bizipozez betetzen dira kaleak. Jolin eta Deabruk emango diete hasiera jaiei; ondoren, pregoia, Laguntasuna taldearen eskutik, eta, gero, txupina botako du Ekologistak Martxan taldeak. Ikuskizun piromusikal ikusgarri batekin amaituko du gaua.

  • Kuadrillen elkarretaratzea eta jaitsiera
  • Jolin eta Deabruren etorrera
  • Pregoia irakurriko du Laguntasuna taldeak, eta txupina botako du Ekologistak Martxan taldeak
  • Ikuskizun piromusikala

Uztailak 14, igandea

Mokadu goxoak eta lehia maite dituztenentzat da igandea. Eguna hasteko, XXII. marmitako-lehiaketa, eta, ondoren, Espainiako XVIII. tiragoma-txapelketa.

  • XXII. marmitako-txapelketa.
  • Bola-jokoa
  • Espainiako XVIII. tiragoma-txapelketa
  • Areto Futboleko Mundialitoa
  • Diana Lutxanako Dultzaina Eskolako dultzaineroekin
  • Haurrentzako jarduerak
  • Dantzaldia
  • Euskal dantzen erakustaldia

Uztailak 15, astelehena

Musikaz eta tradizioz beteta dator astelehena. Gozatu kalean kalejira eta buruhandiekin. Eta gauez, egon prest zezensuzko ikusgarrietarako.

  • Kalejirak
  • Buruhandiak
  • Zezensuzkoak

Uztailak 16, asteartea

Kirol- eta tradizio-eguna da asteartea. Hartu parte ARTZIKIROLen futbol- eta eskubaloi- partida mistoetan. Ez huts egin meza nagusia eta eliz atarian dantzatzen den aurreskua. Eta eguna biribiltzeko, herri-bazkaria eta erromeria alaia.

  • ARTZIKIROL: Futbol- eta eskubaloi partida mistoak
  • Meza nagusia eta eliz atariko aurreskua
  • Herri-bazkaria
  • Erromeria

Uztailak 17, asteazkena

Asteazkena Igel Txapelketarako zure abilezia erakusteko eguna da. Horretaz gainera, kaleak kolorez eta mugimenduz beteko dituen dantza-alardea ikusteko abagune egokia duzu.

  • Igel-txapelketa
  • Dantza-alardea

Uztailak 18, osteguna

Osteguna Gazte Eguna da, oso-osorik gazteentzat pentsatua. Ez huts egin VII. sardina-jana. Mokadu goxo-goxoak konpainiarik onenean dastatzeko parada.

  • Gazte Eguna
  • VII. sardina-jana

Uztailak 19, ostirala

Tradizioz gainezka dator ostirala, bertso-saioaren inprobisazio eta graziak txinpartak aterako baititu.

  • Bertso-saioa

Uztailak 20, larunbata

Gastronomiaren eta artisautzaren zaleentzat da igandea. Hartu parte tortilla- eta paella-lehiaketetan, ikusi zer eskaintzen duen artisautza-azokak eta erakutsi zeinen abila zaren bola-jokoaren txapelketan. Su artifizial ikusgarriek argituko dute Barakaldoko gaua.

  • Tortilla- eta paella-lehiaketa
  • Artisautza-merkatua
  • Bolo-jokoaren txapelketa
  • Su artifizialak

Uztailak 21, igandea

Jaietako azken eguna, igandea, tradizioari eta agurrari eskainita dago. Ikusi nekazaritza-azoka, gozatu erraldoiekin eta esan agur Jolin eta Deabruri jai-amaierako txupinarekin. Datorren urtera arte!

  • Nekazaritza-azoka
  • Erraldoiak
  • Agurra Jolin eta Deabruri eta amaierako txupina

Barakaldoko 2024ko jaietako kontzertuak

Musika onik ez da faltakok Barakaldoko 2024ko Karmengo jaietan. Gorka Urbizu, Bulego, Iseo & Dodosound, Belén Aguilera eta Los Toreros Muertos (Pablo Carbonellen taldea) izango dira 2024ko karmenetako gaurik onenetako protagonistak.

Udaleko Jai Batzordeak osatu du jada aurtengo kontzertuen zerrenda. Urteroko dantza-emanaldiaz gain, aurten, En Ezencia orkestra ere arituko da, eta Barakaldoko Udal Musika Bandak kontzertu Eurosinfonikoa eskainiko du, hots, Eurovisioneko abestiekin osatutako kontzertu sinfonikoa.

  • GORKA URBIZU - Larunbata, uztailak 13 (23:30)
    Larunbatari indartsu heltteko, Gorka Urbizu! 23:30ean Herriko Plazan arituko da, bere energia eta musika guztiarekin.
  • LOS TOREROS MUERTOS - Astelehena, uztailak 15 (23:00)
    Astelehena Los Toreros Muertos taldearena izango da. 23:00etan, ez galdu Pablo Carbonell buru duen talde mitikoa ikusteko aukera.
  • EN ESENZIA ORKESTRA- Asteartea, uztailak 16 (22:00)
    Asteartean, En Ezencia orkestraren txanda. 22:00etatik hasita, askotariko musika alaia.
  • KONTZERTU EUROSINFONIKOA, HERRIKO MUSIKA-BANDAREKIN - Asteazkena, uztailak 17 (22:30)
    Asteazkenekoa gau berezia izango da: kontzertu Eurosinfonikoa egingo da, herriko musika-bandaren laguntzarekin, gaueko 22:30ean hasita.
  • BELÉN AGUILERA - Osteguna, uztailak 18 (23:00etan)
    Ostegunean, Belén Aguileraren ahotsarekin eta talentuarekin gozatzeko gaua, 23:00etan hasita.
  • BULEGO - Ostirala, uztailak 19 (23:00)
    Bulegoren txanda izango da ostiralean. 23:00etatik aurrera, ez dira faltako erritmoa eta giro ona.
  • ISEO & DODOSOUND - Larunbata, uztailak 20 (23:30)
    Larunbatean, uztailak 20, astea handikiro amaitzeko, Iseo & Dodosound bikotea, 23:30ean, Herriko Plazan.

Ez huts egin 2024ko Barakaldoko jaiak! Elkarrekin, aste ahaztezina pasatuko dugu. Eta, une oro konektatuta egoteko, esku-eskura dauzkazu Guuk-en tarifak.

Haren plan ekonomikoei eta kalitatezko estaldurari esker, karmenetako une denak etxekoekin eta lagunekin partekatzeko moduan egongo zara. Bidali Herriko Plazako kontzertuetako argazkiak, edo txateatu eguneko jarduerei buruz! Aurtengo udan, bizi festa topera eta egon konektatuta Guuk-ekin. Barakaldon ikusiko dugu elkar!

Erlazionatutako berriak