icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Euskadin jan behar dituzun pintxoak: gildaz harago

31 Octubre 2024 15:11
Mejores pintxos de Euskadi

Euskadin, gastronomia artea da, eta, pintxoak, showaren benetako izarra. Hemen inguruan bazabiltza, gilda ospetsua alde batera utzi eta ohiko gauzez gain ere jatera ausartu behar duzu. Bidaia honetan, zapore-mundu batean murgilduko gara, eta ezustekorik onena emango diozu dastamenari.

Pintxo tradizionaletatik hasi eta tabernetako proposamenik berritzaileenetara, ezin zabalagoa da aukera: gure lurrak bustitzen dituen kostaldea bezainbatekoa. Beraz, presta zaitez oturuntza guztiz goxo baterako, hemen pintxoak aperitibo hutsa baino askoz gehiago baitira. Elkarrekin ezagutuko ditugu ezin galduzko zaporeak!

Mejores pintxos de Euskadi

Euskadin jan behar dituzun pintxoak: gildaz harago

Euskadin oso ohikoa da kuadrillarekin arratsalde ederrak pasatzea txakolina eta pintxo batzuk hartuz..., baina beti gildak jatea nekagarri samarra da. Horregatik, aldatzea gustagarria denez, atera zure libreta edo WhatsAppeko zure txata, eta apuntatu hauek guztiak:

Bilbo, Donostia eta Gasteizko pintxorik onenak: lehen begiratuan harrapatzen zaituen eta zure ahosabaian geratzen den euskal janaria. Hemen inguruan ihesaldi bat, oporralditxo bat, edo, besterik gabe, asteburu bat pasatzeko asmoa baduzu, badakizu nahitaezkoa duzula tarte bat hartzea pintxorik onenak dastatzeko.

Tipikoena probatu gabe gera ez zaitezen, ezin galduzko batzuk hautatu ditugu.

Pintxos Euskadi

Gilda

Nahiz eta ez izan pintxorik originalena, klasiko bat da gilda, eta ezin da faltatu zure ibilbidean. Rita Hayworth protagonista duen pelikulatik datorkio izena; esaten dutenez, ezaugarri berak ditu: “grazia du, berdea da eta apur bat pikantea”.

Normalean, olibaz, piperminaz eta antxoaz osatua dago, edo beste arrain-kontserbaren batez. Goxo-goxoa!

Bakailaoa duen edozein pintxo, eta kokotxak badira, hobe

Kokotxak itsasoko altxorretako bat dira gure sukaldaritzan. Arrainen parte mamitsu horiek, barbularen azpian eta zakatzak baino lehen kokatuak, benetako gozamena dira.

Preziatuenak legatzarenak eta bakailaoarenak dira; azken horiek gelatina gehiago dute eta kolore arrosakaragoa. Mila modutan goza daitezke: arrautzaztatuak, saltsa berdean, pilpilean, donostiar eran... Ez utzi probatu gabe!

Tortilla-pintxoa, behin eta berriz berrasmatzen den klasikoa

Patata-tortilla ere ezinbestekoa da gure artean. Hala ere, osagai harrigarriz beteta aurkitzea da ohikoena. Ez galdu aukera eta probatu guztiak.

Gehien eskatzen denetako bat txatkazkarramarro makilatxoz—, maionesa pixka batez eta izokinaz osatutakoa da. Ukitu zoragarria du aldaera berezi horrek! Gainera, tabernetako barra askotan bereizirik aurkituko duzu.

Txangurrua, ahosabaiarentzako bitxi bat

Txangurrua —gaztelaniaz, centollo— mila modutan prestatzen da. Formarik tipikoena eta gozagarriena tartaletan edo hostorean prestatua da, eta Bilboko Plaza Barriko klasiko bat da. Pintxo horrekin atzamarrak milikatuko dituzu.

Txapelak eta traineruak, ezinbestekoak pintxoetan

Gastronomiaren esparrutik kanpo, txapela gure kapela bereizgarria da, baina, horrez gain, pintxo aski trinko bat ere bada. Ogi-opil beteei esaten zaie "txapela", eta ezin hobeak dira urdaila betetzeko.

Bestalde, traineruak gure gure kostaldeko ohiko ontziak dira, noski, baina gaur egun muketa bihurtu dira, eta euskal gastronomiaren gutizietarako oinarri gisa erabiltzen dira, bakailaoari, ajoarrieroari, ahate- eta txanpiñoi-nahaskiei eta besteri laguntzeko. Sukaldariaren sormena da muga bakarra!

Bilbainito

Bilbainitoa sinpletasunaren erregea da. Zotz batean zerbitzatutako pintxo honek otarrainxka egosi bat eta arrautza gogor erdia konbinatzen ditu, eta, borobiltzeko, maionesaz eta gorringo egosi birrindu pixka batez estalia dago. Diotenez, Iñaki Azkuna alkateak bataiatu zuen gutizia hau Bilbainito izenarekin. Garai hartan, Bizkaiko hiriburuan, gaur egun pintxo esaten diogunari banderilla esaten zitzaion.

Txistorra

Txistorra klasiko bat da Euskadiko eta Nafarroako gastronomian. Txerriki-saltxitxa bat da, gorri bizia, eta zoragarria plantxatik atera berritan ogi-xerra baten gainean zerbitzatua. Baina taberna askotan ukitu berezi bat gehitzen diote: galeper-arrautza bat gainetik. Ikusgarria da emaitza!

Kilkerra

Kilkerra oso pintxo bilbotarra da, eta ezin duzu probatu gabe utzi. Letxuga-hosto kurruskariz, tipulinaz eta azalarekin egositako patataz osatua dago, dena zotz luze batean sartua. Gatz pixka bat eta oliba-olio txorrotadatxo bat, eta ahora eramateko prest! Diotenez, murtxikatzean letxugak egiten duen soinutik dator izen hori.

Txanpiñoia urdaiazpikoarekin

Euskadiko barretan, txanpiñoia osagai izarretako bat da. Taberna bakoitzak bere bertsioa du, baina urdaiazpikoa duen konbinazioa da ezagunena.

Lehenik, txanpiñoien kapelak baratxuriarekin salteatu, gero ogi-xerra bat alioliarekin igurtzi, txanpiñoia gainean jarri eta urdaiazpiko xehatuarekin hautseztatu. Taberna askok baratxuriz, piperminez eta tomatez osatutako olio errea eransten diote, baita otarrainxka bat ere, eta mailaz igotzen dute horrela.

Antxopia

Antxopia Gasteizko pintxo klasiko bat da, behi probatuta errepikatzeko gogoa emango dizuna. Ogi-xerra baten gainean eta pikillo-piperren oinarri batean, antxoa, arrautza egosi xehatua, baratxuri-olioa eta maionesa pixka bat gehitzen dira. Zapore-eztanda mokadu bakoitzean!

Nahitaez probatu behar dituzun beste pintxo batzuk

Aipatutakoez gain, badira beste pintxo batzuk ere, edozein tabernatako barran ikusiko dituzunak, horiek ere probatu beharrekoak gure gastronomia aberatsaz are gehiago gozatzeko, dagoeneko probatu ez badituzu.

  • Pikillo-piper betea: bakailaoz edo haragiz betetako pikillo-piperrak, sarritan saltsa arin batekin zerbitzatuak.
  • Urdaiazpiko-kroketa (eta beste kroketa-mota batzuk): kroketa krematsuak, urdaiazpikoz beteak, kanpotik kurruskariak eta barrutik leunak.
  • Tigreak: itsaski-nahaste batez betetako muskuiluak, ogi-birrinetan pasatuak eta frijituak.
  • Txatka-pintxoa: ogi gainean zerbitzatutako karramarro-entsalada (surimi).
  • Foie-pintxoa: foie-zati bat plantxan egina, sagar-marmeladaz lagundua: zapore gozo eta gazien konbinazioa.
  • Antxoa-pintxoa: antxoa gazitua piper gorriz bustitako ogi-xerra baten gainean.
  • Odolki-pintxoa: odolkia parrillan piper berdeekin, gutizia goxo-goxoa.
  • Idiazabal gazta-pintxoa: Idiazabal gazta irasagarrarekin lagundua: konbinazio klasikoa.
  • Ganba-pintxoa gabardinan: ganba arrautzaztatuak eta frijituak, kurruskari bezain guriak.
  • Azpizun-pintxoa: txahal-azpizuna parrillan piperrekin, ogi gainean zerbitzatua.
  • Txanpiñoi-pintxoa: txanpiñoiak plantxan urdaiazpikoarekin, konbinazio erraza eta goxoa.
  • Galeper-arrautzazko pintxoa: galeper-arrautza frijitua txistorrarekin, ogi-xerra baten gainean zerbitzatua.
  • Txanpiñoia urdaiazpikoarekin: txanpiñoiak baratxuriarekin salteatuta, ogi gainean zerbitzatuta alioliarekin eta urdaiazpiko xehatuarekin.

Argi dago: gero eta pintxo gehiago dago gure tabernetan. Sormena eta berrikuntza bizi-bizi daude euskal sukaldaritzan. Chefak ahalegintzen dira klasikoak berrasmatzen eta ahosabaia harrituko duten konbinazio berriak eskaintzen.

Eta, gastronomia-esperientzia honetaz guztiaz kezkarik gabe gozatzeko, ez ahaztu Guuk-en tarifak! Prezio egokiekin, Interneterako konexio on bat izango duzu eta berrikuntza eta gomendio gastronomiko guztien berri izan.

Guuk-ekin, pintxo-ibilbiderik onenak eta berrienak eskura izango dituzu beti

Erlazionatutako berriak