icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

48930 posta-kodea

10 Mayo 2024 11:21
Código postal 48930

Itsasoa beti izan da erreferentziazko elementu Euskadiko kultura, gastronomia, tradizio eta jarduera ekonomiko eta komertzialarentzat. Kantauri itsasaldeko beste probintziek bezala, Bizkaiak itsasorako irteera zuzena duten herriak dauzka, nola ez, komunikabide fidagarriak atxikita dituztenak. Hala gertatzen da 48930 posta-kodearekin: Getxo udalerriko Areetako inguruarekin konektatzen gaitu.

Zein herriri dagokie 48930 posta-kodea?

48930 posta-kodea Getxo udalerriari dagokio; zehazki, Areeta auzoari. Kontuan hartu behar dugu Getxo Bizkaiko probintziako herririk handienetarikoa dela, 78.000 biztanle baino gehiago baititu. Getxo gune garrantzitsua da, eta haren izenak zaku edo sarbide lehor esan nahi du.

Biztanle-kopuru handia dela eta, hainbat posta-kode dauzka Getxok; besteak beste, 48930, itsasaldeko gune bati dagokiona. Getxo bezalako herrietarako komunikabideak asko erabiltzen dira, haien erakargarritasun turistikoak direla medio jende asko erakartzen duten gune urbanoak direlako. Baina ez hori bakarrik: bizitzeko leku egokiak ere badira. Izan ere, Euskadin jatorri eta herrialde askotako jendea hartzen dugu.

Getxorekin lotutako beste alderdi garrantzitsuetako bat Bilborekiko gertutasuna da, 12 kilometrora bakarrik baitago. Horrela, ohiko eta etengabeko konexio eta kontaktua dauka Euskadiko hiri handienetako batekin.

Getxotik hainbat gune interesgarritara hel gaitezke; adibidez, Algortako Portu Zaharrera, bertako kirol-portura, Galeako hondartzara eta Aixerrotako errotara. Hala ere, bertako erakarpen handienetariko bat Areetako hondartza da, 48930 posta-kodeari dagokiona.

48920 posta-kodeari buruzko informazioa

48930 posta-kodea Getxon eta Bizkaiko probintzian kokatutako Areeta auzoari dagokio. Itsasaldeko inguru horretan 26.000 pertsona baino gehiago bizi dira. Beraz, jarduera handia dago.

Posta-kode honekin bidalketak egin diezazkiokegu, berme guztiekin, lan kontuengatik edo kontu pertsonalengatik bertan bizi den orori. Gainera, gune urbano hau tradizioz betea dago; izan ere, 1075. urtean fundatu zuten. Berezko gentilizioa ere badute: areetar (gaztelaniaz, arenero). Getxoko bigarren biztanleria-nukleo handiena da.

Erlazionatutako berriak