Euskal Hiria
Ezagutu Euskadin grabatutako pelikula guztiak Guuk-ekin
7 minEuskadi, komedia eta drama handien eszenatokia. Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan grabatu diren zenbat filma. Ezagutu Euskadin grabatutako pelikula guztiaknnnn
Euskadiko perretxikoekiko zaletasuna ez da inolako sekretua. Udazkenaren zain egoten dira asko perretxiko bila joateko, gure zelai eta basoetara, bakarrik edo kuadrillan, labana eta saskia hartuta, benetako ahogozagarri horiek eskuratu nahian. Perretxikorik ezagunenak Euskadin: Ezagutu non aurkitu artikulo honetan
Perretxikoak aspalditik izan dira Euskadiko bizitzaren zati garrantzitsu bat. Ohiko osagaia dira euskal gastronomian, zapore berezia dutelako eta gure basoetan ugariak direlako.
Hain zuzen, Euskadin nekez topa liteke txoko guztietan perretxikoak dauden basorik ez duen herririk.
Bizkaian perretxiko bila ibiltzen direnen leku gustukoena Gorbeiako Parke Natural ospetsua da; pinudiz eta pagadiz beteta dago ingurua, eta boletus eta tripaki ugari daude.
Nolanahi ere, perretxikoak biltzen dituzun lehenbiziko aldia bada, ingurua ezagutzen duen norbaitekin joatea gomendatzen dizugu, oso ohikoa baita zuhaitzen artean galtzea.
Beste aukera bat Altubeko pagadira joatea da. Perretxiko asko aurkituko duzu han; baina, hori bai, pertsona bakoitzak gehienez ere bi kilo har ditzake egunean.
Gipuzkoan perretxikoak aurkitzeko tokirik egokiena, dudarik gabe, Aiako Harria Natura Parkea da, Añarbeko urtegia inguratzen duen pagadi eta hariztia. Urtegiak hezetasun berezia ematen dio, eta mota guztietako perretxikoak hazten dira han.
Gasteiztik 31 kilometrora, Izki Parkea dago, Araban perretxikoak bilatzeko leku aproposa. Han ere, Bizkaian bezala, egunean gehienez bi kilo bil ditzake pertsona bakoitzak.
Perretxiko-aukera polita topatuko duzu Aizkorri-Aratz Natura Parkean ere. Han, gainera, Euskal Herriko ikuspegirik ederrenetako bat izango duzu begi aurrean perretxiko bila ari zaren bitartean.
Euskadin perretxiko ugari aurki ditzakegu, haiek hazteko kondizio meteorologiko egokiak ditugu eta: hezetasuna, prezipitazioak eta tenperatura nahiko freskoa.
Mota askotakoak ditugu orain gure basoetan, baina, zalantzarik gabe, mikologia maite dutenen artean ezagunenak eta preziatuenak hauek dira:
Erraz identifikatzen da: txapel zuri-marroia du, 25 zentimetrorainoko diametrokoa, eta oin zuria eta nahiko zabala. Gure basoetako perretxiko ohikoenetako bat da, eta zapore oso atsegina du.
Gainera, aukera asko ematen ditu sukaldean; okelarekin, arrainarekin, nahaskietan eta abar konbinatu ahal izango duzu.
Txapel gorri iluna du, batzuetan granate-kolorekoa, eta oin iluna.
Euskaldunen perretxiko gustukoenetako bat da, batez ere zapore oso atsegina duelako eta errezeta guztietan nabarmentzen delako.
Euskaraz tripaki ere esaten zaio. Erraz ezagutzeko modukoa da: buru irregularra du, garatxo zurixka txikiz betea —hortik datorkio izena—.
Mota horretako perretxikoei nekez egiten diete kosk intsektuek, eta, beraz, jateko, ezten txikiak kendu besterik ez duzu egin behar, zapore mingotsak saihesteko.
Boletus familiako beste bat. Euskadiko perretxiko jangarri onenetakotzat hartzen da, testurari eta zaporeari esker. Mota guztietako errezetetan erabiltzeko aproposa da.
Ez da zaila identifikatzen: 20 cm-rainoko diametroa duen txapel beltza edo marroi iluna du, eta oina, berriz, zuria eta zabala.
Jada sukaldean dituzu perretxikoak. Eta orain, zer? Hona hemen errezeta batzuk, ahalik eta ondoen aprobetxatzeko eta haien zaporeaz gozatzeko.
Gure geografiaren bi zati nagusiak plater batean konbinatzeko modurik errazena: itsasoa eta mendia.
Osagai gutxiko eta zapore handiko errezeta bat da. Gainera, oso erraza da; aski duzu perretxikoak baratxuri pixka batekin salteatzea.
Ondoren, zartaginean tipularekin, perrexilarekin eta jerez ardo pixka batekin aurrez prestatutako otarrainxkekin nahastu, eta, azkenik, sua itzali eta zartagina estali, zaporeak nahas daitezen.
Tripaki gutxi batzuekin, bakailao pixka batekin, gatzarekin eta arrautzarekin, oso zapore bereziko nahaski bat presta dezakezu.
Txikitu idi-mihiak xafla txikitan, eta salteatu zartagin batean baratxuri pixka batekin. Ondoren, gehitu bakailao izpitua eta arrautza, bota gatza, eta kito! Nahaskia prest dago.
Plater berezi honetarako, tripakirik gazteenak biltzea gomendatzen dizugu, helduek zapore mikatz samarra eman diezaiokete eta.
Ia denoi gustatzen zaizkigu kroketak; izan ere, zapore ezin hobea dute; zer esanik ez boletus bildu berri batzuekin egiten baditugu.
Plater hau prestatzeko, salteatu boletus-zatiak zartaginean gurinarekin, gorritu arte. Ondoren, gehitu zezina txikitua eta irina. Irina gorritutakoan, gehitu esnea pixkanaka, eta bota gatza eta piperbeltza.
Orea egin ondoren, hozten utzi, kroketak erraz biltzeko moduan daudela ikusi arte. Bukatzeko, frijitu oliba-olio bero-berotan, eta gozatu!
Orain Euskadiko perretxiko-barietaterik ohikoenak ezagutzen dituzunez, askoz errazagoa da kuadrillari deitu eta jaki horien bila mendira joatea.
Kontuz ibili, hala ere. Ez ahaztu haiekin batera jateko onak ez diren eta onekin nahasteko modukoak diren batzuk ere hazten direla. Ez kezkatu, Guuk-ek lagundu egin nahi dizu abentura horretan, eta, horretarako, aplikazio batzuen berri emango dizugu. Hori bai, zalantzarik izanez gero eta inguruan aditurik ez baduzu, segurtasuna da garrantzitsuena. Ez hartu ezagutzen ez duzun perretxikorik:
Aplikazio ezin hobea adituentzat nahiz hasiberrientzat. Espezie-zerrenda zabala du, nahiz doako bertsioak bilaketa-kopuru mugatua duen.
Aplikazio honen bidez, perretxiko-mota desberdinak identifikatzeaz gain, mapa bat ere egin daiteke, eta, han, zure onddorik gogokoenak non aurkitu zenituen zehaztu dezakezu, hurrengoan berriro bilatu ahal izateko.
Fungipediaren datu-base osoa zure esku. Aplikazio honi esker, errazago identifikatuko dituzu jateko moduko espezieak, baita haiekin nahasteko arriskutsuak direnak ere.
Gainera, autoa non utzi dugun markatzeko aukera ematen du, eta, beraz, edozein ibilalditan ere erabil daiteke.
Perretxikozaleentzako aplikazio ezin hobea. Datu-base zabala eskaintzeaz gain —espezie mikologikoen 100 fitxa baino gehiago identifikatzen lagunduko digu—, geolokalizatzeko aukera ere emango digu.
Beste funtzio bat ere badu: perretxikorik gogokoenekin prestatutako errezetak eskaintzen dituzten inguruko jatetxeen berri ematen du.
Mendian, otarrarekin nahiz sukaldean zabiltzala, Guuk-ek konexio on bat eskaintzen dizu, Euskadin hainbeste jarraitzaile dituen zaletasun honekin goza dezazun, gustuko jendearekin, eta, zergatik ez, argazki bat edo beste parteka dezazun zure gogoko sare sozialetan.