icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

20160 posta-kodea

14 Octubre 2024 13:43
Código postal 20160

Donostia da Gipuzkoako hiri ezagunena. Probintziako hiriburua da eta 186.000 biztanle baino gehiago ditu. Baina haren barruan zenbait herri daude, eta 20160 posta-kodea erabiliz jar gaitezke haiekin harremanetan.

Zer udalerritakoa da 20160 posta-kodea?

Auzo hauek dute 20160 posta-kodea:

  • Zubieta
  • Atsobakar
  • Larrekoetxe
  • Lasarte
  • Lasarte-Oria
  • Oria
  • Oztaran

20160 posta-kodeari buruzko informazioa

20160 posta-kodea duten herrien artean, Zubieta da nabarmenetako bat. Izan ere, Realaren kirol-instalazioak eta hipodromoa daude han.

Nabarmentzekoa da, halaber, Lasarte-Oria; haren barruan daude Oria (1.000 biztanle baino gehiago ditu), Atsobakar (1.400 biztanletik gora), Larrekoetxe (700 biztanle baino gehiago) eta Oztaran (1.900 biztanletik gora). Usurbil ere aipatu beharrekoa da, biztanle ugari baititu: 6.000tik gora. Biztanleria-dentsitate horiek direla eta, are garrantzitsuagoa da 20160 posta-kodea.

Naturarekiko harreman estua da udalerri hauen guztien nortasunaren ezaugarrietako bat. Hala, Lasarte terminoak “lats arteko tokia” esan nahi du, eta, Zubietak, “zubiaren tokia”.

Bestalde, Donostiatik nahiko hurbil daude herri horiek guztiak. Hala, herri horietako biztanleak aberastasun natural handiko inguruetan bizi dira, ibarrak, hezeguneak, mendiak eta itsasaldeak dauden eremuetan, baina ez dute galtzen hiri-ingurune handiarekiko loturarik.

Erlazionatutako berriak